Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Maiatzaren 17a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-11-17 Enplegu kolokatasun eta langabetuentzako bederatzi prestakuntza ikastaro berri antolatu ditu Behargintzak
Behargintza Leioa / Behargintza Leioa

Leioako Udalak, Behargintza herri garapen ekonomikorako zentruaren eskutik, 200 prestakuntza plaza eskainiko ditu bederatzi kurtso ezberdinetan herriko langabetuen lan merkaturatzea errazteko. Izena emateko epea irekita dago jada, beraz, ikastaroak urtarrila honetan martxan jartzea espero dira.

Ikastaro hauekin eta urte hasieran martxan jarri zirenekin batera Leioako Behargintzak 400 pertsona baino gehiago prestatu ditu 2010.urte honetan.

Eskaintza honetan ez da bakarrik kontutan izan eskatzaileen beharrizanak, baita ere lan postuan bertan praktikak egiteko aukera izatea. Horrela, enpresek pertsona hauen ahalmenak eta lana zuzenean ezagutzeko aukera izango dute.

Ikastaro hauek gaur egun lan merkatuaren eskariari erantzuten diote, parte hartzaileen lan merkaturatzea errazagoa izan dadin. Beraz, diruz lagunduta izango diren ikastaro hauek hurrengokoak dira:

- Gaueko zaindariak/gau-jagoleak
- Laguntza menpekotasuna
- ETEetan teknikaria: giza baliabideak, kalitatea eta marketina
- Teknikari administraria:kontabilitatea, nominak eta gizarte segurantza
- Orga elektrikoa/Biltegiko logistika
- Energia berriztagarriak
- Geriatriako laguntzailea
- Informatika on-line (tutoretzarekin)
- Informatikaren hastapena (presentziala)


Enpresentzako prestakuntza

Behargintza Leioak enpresa buru edo enpresa baten lan egiten dutenentzat ere ikastaro bereziak antolatu ditu, hau da, lan esparruan berritzeko ezagutzak eta trebetasunak landuko dira. Guztira lau ikastaro desberdin dira eta 165 pertsona inguru prestatuko dira hauei esker. Hauetan landuko diren gaiak batez ere enpresarekin harremanduta egongo dira, BEZ-a, datuen babes digitala, administrazioa on-line eta tecnología berriak orohar izango dira.

Ikastaroak doakoak izango dira eta izena emateko epea irekita dago jada.

Informazio gehiago:

Behargintza Leioa

Erlazionatutako dokumentuak:

Kurtsoak (pdf, 176 kb)

Enpresentzako Prestakuntza (pdf, 173 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa