Zorionak!
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Abenduaren 23a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-11-16 Badago argirik Eneko Arruebarrena Elizondo, Leioako Alkatea
Eneko Arruebarrena / Eneko Arruebarrena

Krisi ekonomiko latza bizi dugu eta guztiok gara kontziente. Egoera delikatua da eta familien, enpresen eta erakundeen ekonomiak astindu latza jasotzen ari dira. Azken bi urteotan, diru-sarrerek behera egin dute, baina beharrezkoa da gastu publikoa bere horretan mantentzea oro har, batez ere behartsuenei eta inbertsioari zuzendutako gastuak.

Lehena, gastu soziala, gutxien dutenek gehien sufritzea ez baita bidezkoa. Kasu horretan, Administrazioak krisiaren kolperik gogorrenak lausotzeko erantzukizuna du. Eta bigarrena, inbertsioa, horretarako jartzen den diruak aktibitate ekonomikoa eta enplegua sorrarazi behar dituelako; hortik aurrera, bizitza kalitatea gora joan dadin.

Leioa lan serioa ari da egiten aktibitate ekonomikoa sortze aldera. Horren proba garbia dira udalerria sortutako aktibitate ekonomikoetarako parkeak, baita abian jarriko direnak ere (batez ere, Leioako Zientzia eta Teknologia Parkea, EHUn). Baina higiezinen sektorea ere, krisi sakonean, hobeto dago udalerrian. Azaro honetan bertan, 2011n 450 babes ofizialeko etxebizitza inguru eraikitzeko prozesuak jarriko dira martxan (Leioandi eta Artatza); horiek, Aldapabarrenako 159 etxebizitzei gehitu behar zaizkie.

Zorionez, badago luze egiten den tunel amaierako argi txikitxoa erakusten digun daturik. Udalkutxaren fondoak, Aldundiak udalen finantzaketarako banatzen dituenak eta oinarrizkoak direnak, hazi egingo dira, hasierako aurreikuspenak gainditu direlako urte amaieran. Hurrengo urtean ere joera berbera mantentzea aurreikusten da.

Datu horiek berrestea espero dugu eta erabilera ona ematea.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa