Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Maiatzaren 03a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-10-11 BluesJazz zirkuitoa igandean Kultur Leioan
BluesJazz / BluesJazz

Esaldi ospetsu horrek zioenez… “kontzeptua, kontzeptua da”. Bada “Bluenights-en” kontzeptuak formatu berria dakarkigu, zuzeneko musikaren aspektu ezberdinak nahasten dituena. Hitzaldi + kontzertu + Jam Session batez gozatu ahal izango dugu.

Zehatz-mehatz, oinarrian, Bluenights musikari bizkaitar batzuek osatzen duten taldea da, eta estatuan edo nazioartean ezaguna den artista bat batzen zaie ikuskizunean. Guztiek inprobisatu egiten dute, musika beltzaren, bluesa, benetako magia erakarriz.
Gainera, gonbidatuak hitzaldia eskainiko dio publikoari, giro lasaian. Horretan, bere musika ibilbideaz arituko da, eta anekdota asko utziko dizkigu.
Amaitzeko, artista gonbidatuak zuzenduko duen jam sessiona izango dugu, lokalean dauden musikari guztiekin.

Aukera bikaina Bizkaiko ikusleentzat musika genero honen artista galantekin gozatu ahal izateko, aurrez aurre.

Denboraldi berri honetan, Kultur Leioak kontzertu-formatu berri hau eskaintzen dizue, urritik maiatzera bitartean, hil bakoitzeko hirugarren ostiralean eskainiko dugun blues-jazz zirkuituan pausu bat aurrera ematen duena.

Egitarauan egiten dugun apustu berri honek Travellin’ Brothers oinarri-banda leioaztarra izango du bere lehen edizioan.
Artista gonbidatua Francisco Simon izango da, Madrilgo gitarrista aparta, Red House taldearen liderra. Ezaguna da Gran Wyomingen Caiga Quien Caiga saioan zegoen musika bandakoa zelako.

Azken baten, galdu ezin duzun ikuskizuna. Onena dakarkizugu, etxetik pare-parean.

Non: Ambigú
Egunak: 2010-10-15
Ordutegia: 22:00etan
Sarrera: 6 euro

Erlazionatutako dokumentuak:

Francisco Simón (msword, 88 kb)

Travelling Brothers (pdf, 558 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa