Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Maiatzaren 02a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-10-08 Leioa-Getxo Udalen arteko elkarkidetza
leioa-getxo / leioa-getxo

Leioa eta Getxoko Udalek indarrak bateratu dituzte ekintza zehatz bitan, euren herritarrek udalerri bietako zerbitzuetaz goza ditzaketen. Elkarlana hau Udal bien arteko harreman onaren erakusgarria da, euren herritarren aldeko akordioetan amaitzen dena.

A) Gaztelubide parkinaren plazak eskuratzeko izena emate epea zabalik da.

Guztira 387 jabetzako plaza izango dira zozketatuko direnak, aurretiz Pinueta, Ibaiondo eta Lamiakoko herritarrek lehentsauna izango dutela jakinarazi behar da. Plaza bakoitzaren prezioa honakoa izango da:

· 1. solairua: 27.118,64 € + BEZ
· 2. solairua: 25.423,73 € + BEZ
· 3. solairua: 24.575,27 € + BEZ
· 4. solairua: 23.728,81 € + BEZ

Jakin beharrekoa da baita ere, minusbaliatu fisikoentzako plaza eskuratzeko Europar Minusbaliotasun Txartela aurkeztu behar izango dutela errolda agiriarekin batera, bestalde, gainontzeko plazak eskuratzeko errolda agiriarekin nahikoa izango da.

Izena emateko beharrezko ezaugarriak eta plazen salneurria berdina izango da bai leioaztarrentzat eta baita getxoztarrentzat ere, azken hauek ostera, zonalde honetan bizi behar dute: Amaia Etorbidea, Herribitarte kalea, Santa Ana etorbidea, kale Nagusia, Zubien kalea.

Aparkalekuaren proiektua eta aipatutako gainerako ekintzak egin ahal izateko, prozesu administratibo luze eta konplexua bizi izan dugu, tramite askorekin: udal plangintzaren aldaketak, proiektua jendaurrean jartzeko faseak, herritarren partaidetza, proiektuaren esleipenerako lehiaketa publikoko orrien onarpena, lurzoruen desjabetzea, ekintza-esparrua partikularrekin negoziatu beharra, proiektu teknikoaren onarketa, lanaren esleipena... Gainera, esleipen prozesuak atzerapena izan zuen, zeren eta hasierako enpresa esleipenduna (Urazca) konkurtso egoeran egon zen, eta, ondorioz, kontratua eten eta beste esleipen bat egin behar izan zen, kasu honetan Viuda de Sainz enpresari. Une honetan, urteetan martxan egon izan den prozesu hori guztia historiara pasatu da, eta garrantzitsuena lanak ondo egitea da.

Informazio gehiago: ALTAIR S.L. I T. 94 435 60 90 / 91
Gregorio de la Revilla, 27. Baxua / Bilbao

B) Pinueta, Ibaiondo eta Lamiakoko herritarrek Gobelako kiroldegia erabiltzen jarraituko dute

Guztira 277 leioaztarrek erabili zuten Getxoko Gobela kiroldegiaren zerbitzuak 2009.urtean. Herritar hauek Leioako Lamiako, Pinueta eta Ibaiondo auzoetakoak dira, hain zuzen ere.

Urteak dira Getxo eta Leioak honen inguruko hitzarmena sinatu zutela, honi esker, auzo hauetako leioaztarrek euren etxeetatik hurbilago zegoen kiroldegia erabiltzeko aukera izan zuten. Ekintza honek izandako harrera ona dela eta, urtero berritzen da hitzarmen hau.

Erromoren parean kokatuta dauden auzo leioaztar hauetan 5.000 pertsona inguru bizi dira, guztiek Getxo Kirolak –en erabiltzaileak bihurtzeko aukera dute getxoztarren baldintza bardinetan. Leioako Udalak Getxon erroldatuta ez egotearen alde ekonomikoa ordaintzen arduratzen da. Hau dela eta, 2009. urtean Leioak 40.000 euro ordaindu izan zuen.

Beraz, Pinueta, Ibaiondo eta Lamiakoko bizilagunek Getxo Kirolak-en arauen arabera alta eman beharko dute, beti ere errolda ziurtagiria erakutsiz, horrela aipatutako auzo hauetan bizi direla frogatzen dute. (Amaia Etorbidea, Araba, Bilbo, Bizkaia, Gabriel Aresti 12.zenbakia , Gaztelubide, Gipuzkoa, Langileriako 180tik 202ra zenbaki bikoitiak, Lapurdi, plaza Larramendi, Maiatzaren Bata, Nafarroa, plaza Orixe, Txikia Etorbideko 6tik 16rako zenbaki bikoitiak, Xaho plaza, Zuberoa eta Santa Ana Etorbidea).

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa