Zorionak!
Bilaketak
Igandea, 2024ko Abenduaren 22a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-07-02 Pinosoloko igerileku irekiak gaur inauguratzen dira
piscina / piscina

Gaurtik aurrera irekita izango dira Pinosoloko igerileku irekiak, bai leioaztarrentzat eta baita ere inguruko herritarrentzat.

Igerileku ireki hauek Pinosoloko kiroldegiaren proiektuaren lehen fasea osatzen dute. Sei hektarea (60.000 metro koadro) dituen Pinosolo parkearen ondoan kokatzen da zonalde berri hau, bere baitan hainbat ur joko desberdin biltzen dituelarik: famili igerileku ludikoa, txikientzako ur putzu desberdinak, belarrezko solarium zonaldea dutxekin, tenis pista bat eta zazpi pista paddel-era jokatzeko. Honetaz gain, aldagelak, komunak, ostalaritza lokala eta parking eder bat ere baditu.

Guzti honen artean bat da nabarmentzen da batez ere begi-bistan, txikienentzat zuzendutako zonaldea gai baten inguruan dekoratuta dagoelako. Gaztetxoen zonalde hau itsasoko bizitza ekartzen digu burura hainbat joko edo gune dibertigarriekin: txirrista eta ur-jauziak, baleontzi bat ere badago bertan XIX. Mendeko itsas-ontziek ekartzen dizkiguna burura, giro honetako hainbat animalien presentzia ere badira bertatik, besteak beste, dortokak, izurdeak edota baleak.

Esan bezala, lehen fase hau Pinosoloko proiektuaren barruan kokatuta dago. Pinosoloko Kirol instalazio hau esleipen prozesuan dago momentu honetan, beraz, obrak aurten eta 2011 artean hasteko aurreikusita daude. Honen barruan hainbat kirol egiteko aukera eta toki ezberdinak aurkituko ditzakegu; hainbat igerileku (irekiak eta estaliak) hauen artean igerileku olinpiko bat, kirol kantxak, hiri bainuetxea... Laster egingo den eraikin berri honen kokapena, berriz, inauguratuko berri den igerileku irekien artean eta skate park-aren artean izango da.

Proiektu berri honekin Gobernu Taldeak leioaztarrei kirol ekipamendu berri bat eskaini nahi izan die, 2009.urtean jasotako iritzien arabera herriko eskaera handienari erantzuna emanez. Bestalde, bere kokapena herri erdialdetik alderatzen da eta auzoetatik hurbiltzen da (Pinueta, Txorierri, Lamiako-Txopoeta). Pinosoloko parkearen ondoan ezarrita egoteak ere hainbat abantaila ditu, alde batetik herriaren ikuspegi ezin hobea eskaintzen duen kokapena delako, bidegorriekin aberastutakoa eta bestetik inguruetako ikuspegiak eskaintzen dituelako; batetik itsasoa eta bestetik Bizkaiko mendirik garrantzitsuenetarikoak (Oiz eta Gorbea). Guzti honekin Pinosoloko kirol instalazioak Bizkaiko Lurralde Historikoan erreferentzi bihurtu dira.

Orain proiektu honen lehen fasearen aurkezpena dugu begi-bistan, urte eta erdiko lanak eta hiru miloi eta erdiko aurrekontuarekin (udal aurrekontua zein Estatu Planeko diru laguntzekin egindakoa).

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa