Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Apirilaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-06-07 Gaztelubideko aparkalekuen plazak eskuratzeko izena emate epea zabalik da Pinuetako Gaztelubide kalean egingo den lurrazpiko aparkalekuen plazak lortzeko izena emate epea zabaldu da jada. Viuda de Sainz S.A enpresa adjudikaziodunak ireki du epea 387 plaza zozketatzeko. Uztailaren 15era arte izango da epe hau zabalik, honen ostean zozketa antolatuko da.

Guztira 387 jabetzako plaza izango dira zozketatuko direnak, aurretiz Pinueta, Ibaiondo eta Lamiakoko herritarrek lehentsauna izango dutela jakinarazi behar da. Plaza bakoitzaren prezioa honakoa izango da:

· 1. solairua: 27.118,64 € + BEZ
· 2. solairua: 25.423,73 € + BEZ
· 3. solairua: 24.575,27 € + BEZ
· 4. solairua: 23.728,81 € + BEZ

Izena ematea obran bertan ahal izango da egin asteazkenara arte, ekainak 9, 17.00etatik 20.00etara, bestela 94-435.60.90 telefonoan aurretizko hitzordua eskatu beharko da. Epea uztailaren 15era arte izango da zabalik.

Jakin beharrekoa da baita ere, minusbaliatu fisikoentzako plaza eskuratzeko Europar Minusbaliotasun Txartela aurkeztu behar izango dutela errolda agiriarekin batera, bestalde, gainontzeko plazak eskuratzeko errolda agiriarekin nahikoa izango da.

Eskaera guztiak batu eta gero Udalak zozketa publikoa antolatuko du Sakoneta kiroldegian uztailaren azken aldera.

Aparkalekuaren proiektua eta aipatutako gainerako ekintzak egin ahal izateko, prozesu administratibo luze eta konplexua bizi izan dugu, tramite askorekin: udal plangintzaren aldaketak, proiektua jendaurrean jartzeko faseak, herritarren partaidetza, proiektuaren esleipenerako lehiaketa publikoko orrien onarpena, lurzoruen desjabetzea, ekintza-esparrua partikularrekin negoziatu beharra, proiektu teknikoaren onarketa, lanaren esleipena... Gainera, esleipen prozesuak atzerapena izan zuen, zeren eta hasierako enpresa esleipenduna (Urazca) konkurtso egoeran egon zen, eta, ondorioz, kontratua eten eta beste esleipen bat egin behar izan zen, kasu honetan Viuda de Sainz enpresari. Une honetan, urteetan martxan egon izan den prozesu hori guztia historiara pasatu da, eta garrantzitsuena lanak ondo egitea da.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa