Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Apirilaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-05-27 Aste Berdeaz gozatu
asteberdea / asteberdea

Leioak berriro ere, Aste Berdeaz gozatuko du helburu bakar batekin: herritarrek lurrarekiko eta gure inguruarekiko duten konpromisoa islatuko duen ekitaldi sinbolikoa egitea.

Horretarako lehen eintza parte hartzailea martxan dago jada, eta gero eta arrakasta handiagorekin. Herriko hainbat lehio eta erakuslehio Aste Berdeko kartelarekin apainduta agertzen dira egunero. Oso erraza da, postontzian jasotako esku-egitarau hartu, edota www.leioa.eu web gunetik jaitsi, eta nahi duzun tokian jartzea baino ez duzu egin behar, leihoan, balkoian, erakusleihoan…

Zure leiho apainduaren argazkia bidaltzen badiguzu maiatzaren 24tik maiatzaren 30era bitartean -azken eguna!- asteberdea@herrigune.org helbide elektronikora, bizikleta elektriko bat irabazteko zozketan sartuko zara.

Gogoratu datu hauek jartzeaz: zure izena eta deiturak, helbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa! Zozketa ekainaren 5ean egingo dugu eta argazkiak www.herrigune.org webgunean jarriko ditugu.


Auzolan
Auzolan ere bere lekua mantentzen du egitarau berezi honetan. Leioako herritarrak, adin guztietakoak, batuko dira espazio komuna guztien artean konpondu, hobetu eta/edo berreskuratzeko asmoz. Leioan guztion artean (eta guztientzat) ikasteko espazioak sortzen eta hazten lagunduko digun hezi-ekintza komunitario bat. Aurten aukeratutako tokia Kunkurdi parkea izango da.

Kanpaketa
Honetaz gain, gero eta arrakasta gehiago duen kanpaketa ere ospatuko da igandean, maitzaren 30ean, hain zuzen ere. Asteburua partekatzera eta parte hartzera gonbidatuta daude Leioako familia guztiak V. Kanpaketa honetara. Jolas, solas, sortu eta hausnarketa egiteko.

Arratsaldeko 16.00etan ongietorria izango da, kanpin dendak muntatuko dira eta gainontzeko gauza guztiak prestatu, gero jolasteko eta harremanetan hasteko ordua helduko da afariaren ordua heldu arte. Partehartzaile guztiek janaria konpartituko dugu, bakoitzak nahi duena eraman dezake eta bertan banatu denen artean. Gauean urtero ezberdina eta sorpresaz beteta dagoen isiltasun gaua ospatuko da.
Igandean berriz, gozaldu ondoren, aire jolasen txanda izango da, kometak zeruaren jabe egingo dira.

Kanpaketara nagusiak adingabekoei laguntzea gomendatzen da benetazko espiritua mantentzeko eta elkarkidetza sustatzeko. Informazio gehiago www.herrigune.org edo 635.73.89.31 telefonoan.

AE21 Autobusa
Gela mugikorra izango da maiatzaren 30etik ekainaren 2ra artean Leioan. Autobus hau Bulevard-Artatza-Pinueta eta San Bartolome auzoetatik ibiliko da, eta igandean batez ere herritarrentzat irekita izango da. Baina autobus honen helburu nagusia Leioako ikasle gazteei ikasgai berri bat erakustea izango da, “Hiri hondakin solidoen tratamendua” hain zuzen ere.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa