Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Maiatzaren 06a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-05-20 Euskal artista eta konpainiek 11 ikuskizun aurkeztuko dituzte Umore Azokan
/

Euskal artista eta taldeek 11 ikuskizun aurkeztuko dituzte guztira gaur hasi eta igandera bitartean egingo den Leioako XI. Umore eta Kaleko Artisten Azokan. Gainera, aurkeztuko diren lan guztien artetik zazpi estreinaldiak izango dira.

Leioako hitzorduan ikusgai izango diren euskal artista eta konpainien 11 lanetatik hiru dantza ikuskizunak izango dira, sei antzezlanak eta gainontzeko biak, ibiltariak. Herrialdeka, bost bizkaitarrak dira, hiru gipuzkoarrak, bi arabarrak eta bat Gipuzkoa eta Murtziako bi produkzio-etxek sortutako ekoizpena.

Estreinaldiei dagokienez, Ados Teatroa eta Aukeran dantza konpainiaren "Jai Alai", Despertar los sentidos taldearen "Dantza desberdinak", En la lona konpainiaren "Éxodo", Gaitzerdi Teatroren "Udamina", Tearto Teatroren "Diva di palo...", Trapu Zaharra taldearen "Camping renove" eta Nacho Vilar Producciones eta Gaupasa Producciones taldeen "Habitus Mundi" izango dira; azken hau, gainera, Leioako Umore Azokak ekoizpenean lagundutako hiru ikuskizunetako bat da.

Aipatutako estreinaldiez gain, Leioako Umore Azokan ondorengo euskal artista eta konpainien ikuskizunak ere izango dira: Carmen San Estebanen "¿Entras?", Eneko Balerdiren "Dantzan Banaka", Kolektivo Monstrenkoren "Tenemos que hablar" eta Hortzmuga Teatroaren "Olympikas 2012".

Informazio gehiago:

Umore Azoka

Erlazionatutako dokumentuak:

Liburuxka (pdf, 3243 kb)

Umore jarduerak (pdf, 331 kb)

Eskuko Liburuxka (pdf, 322 kb)

Planoa (pdf, 53 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa