Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Maiatzaren 06a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-05-19 Aste berdearen lehen ekintzan parte hartu eta irabazi
/

Leioa hasi da beste behin ere Aste Berdeko ekintzak prestatzen. Datorren asttik aurrera hainbat ekintza burutuko dira herrian leioaztarrek lurrarekiko eta gure inguruarekiko dugun konpromisoa islatuz. Lehenengoko ekintza prest da jada, eta herritar guztien laguntza behar da aurrera ateratzeko.

Horretarako, zure postontzian jasoko duzun esku-egitarau hartu, edota www.leioa.eu web gunetik hartu, eta jar ezazu zure etxeko leihoan, balkoian, erakusleihoan…gehien ikusiko den lekuan! Horrez gain, kartela apain ezazu eskura duzun edozerekin: loreak, marrazkiak, errotatxoak…
Zure leiho apainduaren argazkia bidaltzen badiguzu maiatzaren 24tik maiatzaren 30era bitartean -azken eguna!- asteberdea@herrigune.org helbide elektronikora, bizikleta elektriko bat irabazteko zozketan sartuko zara.

Gogoratu datu hauek jartzeaz: zure izena eta deiturak, helbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa! Zozketa ekainaren 5ean egingo dugu eta argazkiak www.herrigune.org webgunean jarriko ditugu.

Informazio gehiago:

Aste Berdea

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa