Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Maiatzaren 03a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-05-11 Antonio Mingote marrazkilariaren 90 urteak ospatzen dituen erakusketa bat inauguratu du Kultur Leioak
mingote / mingote

Leioako (Bizkaia) XI. Umore eta Kaleko Artisten Azoka Antonio Mingote omenduko du bere 90. urteurrenean, Kultur Leioa aretoan gaur inauguratu den marrazkilari espainiarrari buruzko erakusketaren bitartez. Maiatzaren 20tik 23ra bitartean ospatuko den Leioako Umore Azokako bisitariek mende erdiz prentsan egunerokotasuna bere marrazkiekin aztertu izan duen artistari bere lagunek eginiko omenaldia ezagutzeko aukera izango dute erakusketan.

Azokako antolatzaileek adierazi dutenez, joan den urtean, urtarrilaren 17an, Antonio Mingote ilustratzailea, grafista, idazlea, kartelgilea eta gidoigileak 90 urte bete zituen. Umoristen dekanoa da, joan den mendearen egunerokotasuna maisutasunez bere marrazkietan islatu duen pertsona.

Urtemuga hori zela eta, bere lagunek omenaldia egin zioten eta "Mingote. 90 urte" izeneko erakusketan 50 marrazkilari inguruk eginiko binetak eta karikaturak bildu zituzten, besteak beste, Maximo, Gallego & Rey, Peridis, Idigoras & Pachi, Esteban, Ricardo, Madrigal, Almarza, Munoa, Kalikatres, Datíle, Eduardo, X. Marín, Edu, Mozo, Ramón, Alfredo, Harca, Quique, Manolo, Marrugat, Jose Julio, Rafael Florez, Ubaldo, Corella, Angelines, Ferreira, Carlos, Vizcarra, Enrique, Carbo, Orcajo, Che, Lamber, Nerja, J. Aldeguer, Sebas, Sex, Kap eta El Keto marrazkilariek.

Erakusketa Umorearen Akademiak eta Valentziako Generalitatek -Valentziako Liburutegiaren bitartez- antolatu dute, eta Valentzian eta Madrilen egon da ikusgai, ikusleen aldetik arrakasta handia lortuz. Orain, Kultur Leioara helduko da, eta gaurtik ekainaren 27ra bitartean izango da ikusgai.

Urtero, Kultur Leioak arte erakusketa antolatzen du Umore Azokaren inguruan, leioaztarren zein bisitarien gozamenerako. Aurreko edizioetan kaleko arteak jorratzen dituzten euskal taldeak (Markeliñe, Gaitzerdi, Hortzmuga...) eta Marcel.li Antunez La Fura dels Baus taldeko sortzaile eta artista mekatronikoa izan dira protagonistak, besteak beste.

Leioako Umore eta Kaleko Artisten Azoka Leioako Udaleko Kultura Sailak antolatzen du, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Espainiako Kultura Ministerioaren laguntzarekin. Leioak, lau egunez, antzerkiarekin batera bizitzeko aukera paregabea eskaintzen du. Harremanak sortzeko, ideiak elkartrukatzeko, lanak erakusteko eta emanaldiak kontratatzeko aukera da azoka.

Kaleko antzerkia ardatz dela, Leioako Umore Azokak urtero Euskadiko, Espainiako eta beste herrialde batzuetako konpainia garrantzitsuak ekarri ohi ditu, obra ugari estreinatuz eta, aldi berean, artista berriei beren lanak erakusteko aukera emanez. Horri guztiari esker, azoka gisa finkatu egin da.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa