2024-09-13
Leioak munduko arrozak ospatuko du urriaren 5ean
Helburua Leioan elkarbizitza aldarrikatzea eta kultura-aniztasuna ikusaraztea da, kasu honetan, gastronomiaren bidez, arroza aniztasuna agerian jartzeko elementu komun gisa erabiliz, osagai bera prestatzeko dauden modu desberdinen bidez.
Bigarren urtez jarraian, Leioako Udalak Munduko Arrozak ekimenarekin bat egingo du. Ekimena urriaren 5ean, larunbata, izango da, Boulevardeko Stoa gunean.
Helburua Leioan elkarbizitza aldarrikatzea eta kultura-aniztasuna ikusaraztea da, kasu honetan, gastronomiaren bidez, arroza aniztasuna agerian jartzeko elementu komun gisa erabiliz, osagai bera prestatzeko modu desberdinen bitartez.
Herriko jai egun honetan parte hartzeko izena emateko epea datorren astelehenean, irailaren 16an, hasiko da eta irailaren 27ra arte egongo da zabalik. Izen-emateak Sortarazi elkarteak Leioan duen bulegoan egingo dira (Ibarrabarri industrialdea D2), astelehenetik ostiralera 09:00etatik 17:30era edo online, ondoko karteleko QRaren bidez.
PROGRAMAZIOA
Jardunaldiak jarduera ludikoak eta tailerrak izango ditu. 10:30ean hasiko da, arroza prestatzen parte hartuko dutenentzako lekuen banaketarekin, eta 11:00etatik aurrera hainbat proposamen hasiko dira, nahi duten pertsona guztiek parte har dezaten:
• 11:00 – 13:00, henna eta te tailerra
• 11:00etatik 12:00etara, maskara tailerra Karina Senatorerekin
• 11:00 – 12:30, Palestinako gastronomia-tailerra, "Ahanzturaren aurkako errezetak"
• 13:00etan, manifestuaren irakurketa
• 13:15ean, Leioako zentruetako ikasleek egindako puzzlearen aurkezpena
• 14:00etatik 14:30era, arroz-dastatzea. Lau sari egongo dira.
• 14:30ean, arroz herrikoia
• 15:00etan, “Espezieak topa!. Zurrumurruen aurkako Interakzio jolasa”
• 15:30ean, sari-banaketa
• 16:00etan, kontzertua Agharaseko musika taldearekin
• 17:00etan, mikro irekia
• 18:30ean, jai-amaiera
MUNDUKO ARROZAK
Leioako Udalak Munduko Arrozak antolatu du hirugarren sektoreko hainbat erakunderen laguntzarekin: Adsis fundazioa, Fidias elkartea, Estrategia Antirumores, Zabalketa, Sispred, Bidea Eginez, Bidesari, Sortarazi, Unrwa eta Core Fundazioa.
Ekimena hainbat udalerritan garatzen da, herritarren parte-hartzean oinarritzen da eta kulturartekotasuna eta pertsonen eta gizarte-erakundeen arteko harremana sustatzea du helburu.