2024-09-09
Leioak liburu solidarioenak atera ditu kalera
Gaurtik, astelehenetik, asteazkenera, Liburu Azoka Solidarioaren edizio berri bat egingo da Kultur Leioako erakusketa aretoan.
Leioako Udalak Liburu Azoka Solidarioaren edizio berri bat egingo du, Udalaren eta Sortarazi irabazi-asmorik gabeko elkartearen arteko lankidetzatik sortutako ekimena.
Gaurtik (irailak 9, astelehena) irailaren 11era arte, Kultur Leioako erakusketa aretoan, nahi duenak, herritarrek horretarako emandako edozein liburu eskuratu ahal izango du. Helburu solidarioak dituen kultura-ekintza da hau, biltzen den diru guztia Hazia udal-programara bideratuko baita, Sortarazik garatzen duen Leioako arrisku-egoeran edo gizarte-bazterketako egoeran dauden pertsona eta familiei laguntzeko.
Gaur goizean, Leioako alkate Iban Rodriguez Etxebarria eta Kultura eta Gizarte Politiketako zinegotzi Estibaliz Bilbao eta Pilar Grados azoka txikian izan dira, eta salgai dauden ale batzuk alderatu dituzte. Leioako Udalak azoka txiki honetara joateko eta, ahal den neurrian, helburu soziala duen ekimen honekin laguntzeko deia egin die herritarrei.
Azoka txikiaren ordutegia 10:00etatik 14:00etara izango da goizez eta, arratsaldez, 16:00etatik 20:00etara.
SORTARAZI
Bizkaian gizarte-bazterketa egoeran edo arriskuan dauden pertsonak eta familiak gizarteratzeko lan egiten du Sortarazi elkarteak, duintasuna, autonomia eta parte-hartzea sustatuz, gaitasunen garapen integralaren bidez eta ikuspegi komunitariotik.