Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2024ko Uztailaren 16a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2024-07-10 Hiru ume saharrarek Leioako familiekin igaroko dute uda Ekimen hau udalerrian garatzen den "Oporrak bakean" programatik abiatzen da, Udalak Fath irabazi asmorik gabeko elkartearekin duen lankidetzari esker.
/

Kaslucha, Jalifa eta Baba dira dagoeneko Leioan dauden hiru ume sahararrak uztaila eta abuztua udalerriko bi familiarekin igarotzeko. Saharar haurren harrera "Oporrak bakean" programaren barruan dago. Programa hori udalerrian garatzen da, Udalaren eta Fath Irabazi Asmorik Gabeko Elkartearen arteko lankidetzari esker.

Gaur goizean, Iban Rodriguez Etxebarria alkateak, Pilar Grados Gizarte Politiketako zinegotziak eta Udalbatzako beste ordezkari batzuek harrera egin diete uda igarotzeko hiru adingabeei eta haien familiei. Topaketak haur hauei Leioan egonaldi zoriontsua opatzeko balio izan du eta familiei euren konpromiso eta eskuzabaltasunagatik eskerrak emateko balio izan du.

"Oporrak bakean" programak helburu hauek ditu, besteak beste:

• Errefuxiatuen Kanpalekuetako haur sahararrei aukera ematea bizi dituzten baldintza gogorretatik ateratzeko, eta basamortuko tenperatura altuetatik urruntzeko (udan 50º-ra irits daitezke).
• Kanpalekuetan ezinezkoak diren azterketak eta tratamendu medikoak egitea, beharren arabera tratamendu desberdinak egiteko aukerak aztertuz,
• beharrezko mantenugai-mailak berreskuratzeko aukera emango dien elikadura-oreka ematea,
• duela 40 urte baino gehiagotik pairatzen duten arazoari buruz kontzientziatzea.
• harreran zehar familia-loturak sortzea, kanpamenduetara itzultzen direnean iraungo dutenak (elikagaiak bidaltzea, botikak, familiei bisitak, eta abar).

Leioako Udalak urtero dirulaguntza baterako deialdia egiten du ume horiek beren jatorrizko lekuetatik Leioara egiten duten bidaiaren gastuak estaltzeko. Saharar haurrek beren bizi-baldintzak eta bizi-kalitatea hobetzeko behar duten laguntzaren alde Udalak duen babesaren eta konpromisoaren beste adibide bat da.

SARE SOZIALAK:
LEIOA UDALA: FACEBOOK / TWITTER / INSTAGRAM
www.leioa.net
LEIOA GUREA

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa