Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2024ko Uztailaren 16a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2024-07-08 Leioa Kantika Korala abesbatzak Taipei International Choir Festival-ean parte hartuko du 11 eta 20 urte bitarteko 45 gaztek programatutako zazpi kontzertutan jotzeko aukera izango dute, hainbat kontzertu emango dituzte Taipeiko National Concert Hall entzutetsuan, eta kontzertu-bira bat egingo dute Yi-Lan, Nankang, Chiayi eta Kaohsiung hirietan.
/

Leioako Udal Kontserbatorioko abesbatzak, Kantika Koralak, Taiwanen uztailaren 26tik abuztuaren 4ra egingo den Nazioarteko Taipei Choir Festival-ean parte hartuko du. Kantika Korala mundu osoko beste hiru abesbatzekin batera aukeratu dute aurtengo edizioan parte hartzeko: Indonesiako Batavia Madrigal Singers, Hungariako Cantemus Mixed Choir eta Norvegiako Cantus.

Kantika Koralak agertokiak partekatuko ditu Indonesiako Batavia Madrigal Singers eta Norvegiako Cantusekin, eta uharteko hainbat lekutan zazpi kontzertu emateko aukera izango du. Koruak Nankang, Yi-Lan, Kaohsiung edo Chiayi bisitatuko ditu, eta bi aldiz joko du Taipei National Concert Hall kontzertu-areto handian. Leioako Kantika Koralak masterclass eta entsegu irekiak eskainiko dizkie zuzendariei.

Basilio Astulézek zuzendutako Kantika Korala lanean ari da hainbat garai eta estilotako musika programak eskaini ahal izateko. Horien artean Basque Soul nabarmentzen da, euskal egileen errepertorio korala, abuztuaren 1ean, ostegunarekin, Taipein, Xabier Sarasola, Junkal Guerrero, David Azurza, Eva Ugalde edo Josu Elberdinen lanekin. Azken hori izan da, hain zuzen ere, Taiwango folkloreko Diu Diu Dang obra Kantikarako bereziki egokitu duena, zeinarekin abesbatzak bere kontzertuei amaiera emango dien mandarinez abestuz, publikoari eskerrak emateko keinu gisa.

Horrela, Leioa Kantika Koralak euskal kultura nazioarteko agertokietara eramango du, Euskadiko musika eta kultura korala atzerrian sustatuz. Gainera, esperientzia honek kantu koralaren garapena haur eta gazteekin sustatzeko balioko du, baita koruaren beraren trebetasun musikal eta teknikoak hobetzeko ere.

KANTIKA KORALA
Leioa Kantika Koralak lehiaketa eta jaialdi askotan parte hartu du 2000. urtean sortu zenetik. Europan ez ezik, Hego Korean, Txinan, Israelen edo Mexikon ere aritu da, eta iaz Istanbulen egin zen Musika Koralaren Munduko Sinposioan jotzeko Espainiako estatuko ordezkari bakarra izateko hautatu zuten

SARE SOZIALAK:
LEIOA UDALA: FACEBOOK / TWITTER / INSTAGRAM
www.leioa.net
LEIOA GUREA

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa