Leioa
Bilaketak
Asteazkena, 2024ko Uztailaren 03a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2024-07-01 Leioak kultura kalera aterako du udan Uztaileko ostiral guztietan, Aldapa Auditorioak familian gozatzeko zinea izango da eta hil honen 8tik 13ra bitartean, zirkuak herriko kaleak hartuko ditu 4 konpainiaren 7 saioekin.
/

Leioak kultura kalera aterako du udan; horrela, uztailean zehar, familiek aire zabaleko eta doako zinema- eta antzerki-kultur proposamenez gozatu ahal izango dute.

Uztaileko ostiral guztietan, leioaztarrek Zinea Kalean programaz gozatu ahal izango dute, Aldapa Auditorioan, 22:15etik aurrera. Proiekzio zinematografikoen ziklo hau datorren ostiralean hasiko da.

• Uztailak 5, Lilo, mi amigo el cocodrilo.
• Uztailak 12, Viaje al paraiso.
• Uztailak 19, Momiak.
• Uztailaren 26, La vida padre.

Pantaila handiak uzten dizkigun proposamenei Kultura Auzoetan gehitu behar zaizkie. Uztailaren 8tik 13ra egingo da, San Bartolome, Lamiako, Txorierri, Pinueta eta Sabino Aranan. 4 konpainiaren 7 antzerki-proposamenek beteko dituzte Leioako kaleak.

• uztailak 8, astelehena, Bazen Behin, Tiritantes Circo Teatro.
San Bartolome, 18:00etan.

• uztailak 9, asteartea, Ipar Zirko, Trotamundos konpainia
Juan de Ajuriagerra Lamiako plaza, 18:00etan.

• uztailak 10, asteazkena, Ipar Zirko, Compañía Trotamundos
Manuel de Irujo plaza Txorierri, 18:00etan.

• uztailak 11, osteguna, Reziclonk, Turukutupa Konpainia
Dolores Ibarruri plaza, Pinueta, 17:30ean

• uztailak 11, osteguna, Reziklantes, Turukutupa Konpainia
Dolores Ibarruri plaza, Pinueta, 19:30ean

• uztailak 13, larunbata, Zirku Tailerra, Zirika Zirkus
Sabino Arana, 12:30ean

• uztailak 13, larunbata, Aurkitu gabeko altxorra
Sabino Arana, 18:00etan

Bi programa horien helburua aisialdia dinamizatzea da, herritar guztien eskura dauden kultur proposamenen bidez. Leioak kultura sustatzearen aldeko apustua egiten du, udal estrategiaren barruan, urteko agenda zabal eta anitzarekin, udan ere proposamenez betea.

SARE SOZIALAK:
LEIOA UDALA: FACEBOOK / TWITTER / INSTAGRAM
www.leioa.net

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa