Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Ekainaren 30a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2024-06-28 Kultur Leioak arte, artisautza eta sormenari buruzko udal ikastaroetan parte hartu duten pertsonek egindako lanak erakusten ditu Uztailaren 29ra arte egongo dira erakusketa-gunean.
/

Kultur Leioako erakusketa-gunean, datorren uztailaren 29ra arte, Leioako herritarrek egindako lanen erakusketa dago ikusgai. Izan ere, Leioako Udalak 2023/2024 ikasturtean eskainitako Arte, Artisautza eta Sormenari buruzko udal-ikastaroetan parte hartu dute.

Leioako alkate Iban Rodriguez Etxebarriak, Julio Hernandez eta tailerretan parte hartzaile batzuk lagun dituela, erakusketa hau bisitatu du gaur goizean, eta erakusgai jarritako obren maila nabarmendu du. Gainera, azpimarratu duenez, "ikastaro hauek, ikasteko eta trebetasunak garatzeko espazioez gain, aukera bat dira gure bizilagunak elkartzeko eta gizarteratzeko, partekatzeko eta komunitatea egiteko".

Erakusketa jendearentzat irekia dago, eta 11 espezialitatetako lanak biltzen ditu, besteak beste: zura zizelkatzea, zeramika, marrazketa eta pintura, altzariak zaharberritzea, puntua eta kakorratza, ebaketa eta jantzigintza, argazki digitala. Kurtso honetan 402 personek parte hartu dute tailerretan.

18 IKASTARO 2024/2025erako

2024/2025 ikasturterako eskainiko diren 18 ikastaroetako batean parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman dezakete abuztuaren 26tik irailaren 6ra bitartean.

Izena aurrez aurre eman daiteke, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:00etara, Udaleko edo Gaztelubideko Herritarrei Arreta emateko Zerbitzuetan, eta, telematikoki, egoitza elektroniko honetan: https://udaletxean.leioa.eus/sta /.

Eskabideak eskainitako plazak baino gehiago badira, irailaren 10ean horiek esleitzeko zozketa egingo da.

Ikastaroak irailaren amaieran hasiko dira, urriaren hasieran, eta 2025eko ekainean amaituko dira. 12 espezialitatetako 18 ikastaro eskainiko dira: zura zizelkatzea, zeramika, marrazketa eta pintura, arte aplikatuak, altzariak zaharberritzea, ehoziriak ahokatzea, puntua eta kakorratza, kontakizun laburra, ebaketa eta jantzigintza, mugimendua eta erlaxazioa musikaren bidez, argazkigintza digitala, edizioa eta errebelatze digitala.


REDES SOCIALES:
LEIOA UDALA: FACEBOOK / TWITTER / INSTAGRAM
www.leioa.net

Erlazionatutako dokumentuak:

Tailerrak (pdf, 40 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa