Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Ekainaren 30a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2024-06-27 2024ko Txuma Memorialaren Bigarren etapa Leioan izango da, datorren larunbatean, ekainaren 29an Probak trafikoari eragingo dio
/

2024ko Txuma Memorialaren bigarren etaparen irteera eta helmuga Leioan izango da, datorren larunbatean, ekainaren 29an. Txirrindulariak, 15 edo 16 urteko kadeteak, Elexalde kalean irten eta amaituko dute etapa.

Lehen etapa Erandion izango da, hilaren 28an, ostiralean, eta hirugarrena, eta azkena, igandean, Berangon. Leioakoa 62,2 km-ko distantzia izango duen proba izango da. Lehenengo zatian, Unbe gaineko bi igoerak egingo dira, eta bigarrenean, berriz, hiri-ibilbide bihurria egingo da, etengabeko igoera eta jaitsierekin.

Proba 12:00etan hasiko da eta 13:30ean bukatzea kalkulatzen da.

TRAFIKO ALDAKETAK

Proba hori dela eta, hilaren 28an, ostirala, eta 29an, larunbata, zirkulazioa moztuko da Elexalde etorbidean, Iparragirre etorbideko bidegurutzetik biribilguneraino.

Ekainaren 28ko (ostirala) 18:00etatik ekainaren 29ko (larunbata) 16:00ak arte, debekatuta egongo da Elexalde etorbidearen bi aldeetan aparkatzea, Iparragirre etorbidetik biribilguneraino, biribilgunetik Aldekoanera doan noranzkoaren goiko aldean eta Elizako aparkalekuan.

SARE SOZIALAK:
LEIOA UDALA: FACEBOOK / TWITTER / INSTAGRAM
www.leioa.net

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa