Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Ekainaren 30a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2024-06-27 Ekainaren 28an, LGTBI kolektiboaren sexu askapenaren eta harrotasunaren Nazioarteko Egunaren adierazpena Aho batez onartuta
/

Ekainaren 28an, LGTBI kolektiboaren, Sexu Askapenaren eta Harrotasunaren aldeko Nazioarteko Egunean, aniztasunetik, eskubide eta bizikidetzarekin dugun konpromisoa berresten dugu, eta kolektibo honen eskubide eta askatasunen aitortzan lortutako aurrerapenak ospatzen ditugu. Halaber, egun hau ez da ospakizuna bakarrik, egindako bidea eta oraindik benetako berdintasuna lortzeko egin behar den lana gogorarazteko ere bada.

Leioako Udalak bat egin du Berdindu!-rekin, Eusko Jaurlaritzaren LGTBI kolektiboari informazioa eta laguntza emateko zerbitzu publikorekin, sexu- askapenaren aldeko borrokaren alde ahaleginak batu dituzten pertsona eta erakunde guztiei eskerrak emateko. Bere dedikazioari, konpromisoari eta ausardiari esker, gaur lorpen garrantzitsuak ospa ditzazkegu giza eskubideen eta eskubide sozialen arloan. Pertsona horiek, beren eguneroko lanarekin, funtsezko zutabea izaten jarraitzen dute gizartea sentsibilizatzeko, kontzientziatzeko eta eraldatzeko, eta ingurune inklusiboagoa eta errespetuzkoagoa sortzen laguntzen dute.

Hala ere, pertsona guztien berdintasunean aurrerapen ukaezinak egin diren arren, oraindik diskurtso LGTBIfobikoen albiste kezkagarriak iristen dira, lortutako lorpenetan atzerakada bat dakartenak. Diskurtso horiek, gehienetan ezjakintasunetik eta gorrototik eratorriak, lortutako aurrerapenak desagerraraztea eta diskriminazioa iraunaraztea bilatzen dute. Beraz, funtsezkoa da gizarte gisa erne eta tinko egotea eskuratutako eskubideen defentsaren alde; hala, sexu- eta genero-aniztasunarekiko duintasuna eta errespetua kaltetzeko edozein ahalegin baztertuko dugu.

Sexu- eta genero-aniztasunaren ikusgarritasunak gizarte gisa aurrera egiteko aukera ematen digu. Aniztasun hori aitortzea eta ospatzea, justizia-ekintza izateaz gain, komunitate gisa aberasteko aukera ere bada. Ez dugu inolako atzerapausorik onartuko kolektibo osoko ehunka lagunen ahaleginari esker lortutako eskubideetan. Irabazitako eskubide bakoitza gizarte bidezkoago eta gizatiarrago baterako urratsa da.

Horregatik guztiagatik, ekainaren 28ak are garrantzi handiagoa hartu du. Leioako Udalak, Berdindu!k bezala, herritarrak ekintzetan parte hartzera animatzen jarraitzen du, gorroto-diskurtsoak eta giza eskubideen urraketak irmo salatzeko. Funtsezkoa da guztiok injustiziaren aurka ozen mintzatzea, eta elkarrekin lan egitea diskriminazio mota oro desagerrarazteko. Ekintza kolektiboaren bidez bakarrik lortu dezakegu benetako aldaketa iraunkorra.

Badakigu sexu- eta genero-aniztasunaren onarpen soziala gero eta handiagoa dela, neurri batean euskal gizarte osoaren elkarlanari esker. Lan hori funtsezkoa izan da armairurik gabe, loturarik gabe, aurreiritzirik gabe eta estigmarik gabe bizi ahal izateko, eta komunitatea eraikitzeko. Babeskeinu bakoitzak, ikusarazte-ekintza bakoitzak, mugimendu hori indartzen eta aurrera jarraitzeko gure erabakia berresten laguntzen du.

Horrenbestez, sentsibilizazio eta aldarrikapen-ekitaldiekin bat egitera gonbidatzen zaituztegu: leihoetatik eta balkoietatik kolore anitzeko banderak zintzilikatu. Keinu txiki baina esanguratsu hori elkartasunaren eta babesaren erakusgarri da, eta agerian uzten du gaur aniztasunaren aldeko borroka eguna dela. Astintzen dagoen bandera bakoitza erresistentziaren eta itxaropenaren sinboloa da, atzera egiteko prest ez gaudela dioen adierazpena, hain zuzen.

Azkenik, gogorarazi nahi dugu LGTBI eskubideen aldeko borroka guztion borroka dela. Ezin dugu onartu gorrotoa eta intolerantzia nagusitzea. Gaur, inoiz baino gehiago, gure aniztasunean bat egin behar dugu, pertsona guztiok duintasunez, errespetuz eta askatasunez bizi ahal izango garen etorkizun bat eraikitzeko.

Horregatik guztiagatik, Leioako Udalak konpromisoa hartu du sexu-eta genero-aniztasunaren arloko politikak garatzeko eta toki-eremuan LGTBI kolektiboaren eskubideak babestu eta sustatzeko; horretarako, hainbat ekintza landuko da:

- Sentsibilizazio- eta prestakuntza-kanpainak egiten jarraitzea.
- Ikastetzeei zuzendutako hezkidetza-programak ezartzen jarraitzea, tratu-berdintasunerako bizikidetza bultzatuz.
- Berdintasun-printzipioaren zeharkako aplikazioa sustatzea LGTBI kolektiboko pertsonentzat bizitzako eremu guztietan, guztientzat aukera- berdintasuna bermatzeko.
- Eraso edo diskriminazio LGTBI fobikoen salaketa babestea.
- LGTBI aniztasunaren diagnostikoa eta udal- plana egitea, aniztasuna aitortzeko eta sexu- orientazioak, identitateak eta/edo genero- adierazpenak eragindako desberdintasunei aurre egiteko jarduketa-tresna gisa, horretarako LGTBI mugimendua eta leioaztarrak kontuan hartuta

Erlazionatutako dokumentuak:

E28 ADIERAZPENA (pdf, 157 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa