2024-06-10
Leioako udal euskaltegiak, Mastitxuk, B1, B2 eta C1 mailak egiaztatzeko udako ikastaroak eskaintzen ditu
Aurrematrikula gaurtik ekainaren 20ra bitartean egin ahal izango da.
Leioako Udalak udako udako ikastaro trinkoak eskaintzen ditu B1, B2 eta C1 mailak egiaztatzeko, Mastitxu Euskaltegian. Klaseak ekainaren 26tik uztailaren 19ra bitartean izango dira, 8:00etatik 13:30era, 90 ordu osatuz, eta prezioa 101,70 eurokoa izango da.
Aurrematrikula gaurtik ekainaren 20ra bitartean egin ahal izango da. Euskara-maila egiaztatu ez duten ikasleei maila-proba bat egingo zaie, proba horiek egiteko eguna eta ordua ikasleekin adostuko dira.
Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, deitu 94 464 00 02 telefonora edo bidali euskaltegi@leioa.eus helbidera.
SARE SOZIALAK:
LEIOA UDALA: FACEBOOK / TWITTER / INSTAGRAM
www.leioa.net
LEIOA GUREA
Erlazionatutako dokumentuak:
Iraggarkia (pdf, 4025 kb)
Partekatu:
Itzuli