Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Ekainaren 30a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2024-06-07 Etxebizitza-eraikinetan garatutako urbanizazioa, energia-eraginkortasuna, irisgarritasuna, putzu septikoak hobetzeko obretarako dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik Laguntza Publikoen web orrian."> Informazio osoa eta xehatua Laguntza Publikoen web orrian.
/

Lehendik dauden eraikinetan urbanizazioa, energia-eraginkortasuna, irisgarritasuna, putzu septikoen deuseztapena edo ondarearen babesa hobetzen duten obretarako dirulaguntzak emateko deialdia onartu du Leioako Udalak.

Aurtengo deialdiaren berritasuna da 2023ko azken hiruhilekoan, 2024an eta 2020an, 2021ean eta 2022an egindako esku-hartzeetarako laguntza ekonomikoa eskatzeko aukera jasotzen duela, azken horietan, salbuespen gisa, urte horietan bizilagunen erkidegoek muga jakin batzuekin funtzionatu behar izan zutelako, COVID-19ak sortutako egoeraren ondorioz, lehendik zeuden laguntzak eskuratzea zaildu ahal izan zutelako.

Oinarrietan jasotako dirulaguntzetarako partida honen zenbatekoa 300.000 eurokoa da, eta eskaera egiteko epea gaurtik, ekainaren 7tik, 2024ko urriaren 15era arte dago zabalik.

Eskaerak udaleko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuetan (HAZ Udaletxea eta Gaztelubide) aurkeztuko dira, eta udaletxean.leioa.eus webgunean horretarako gaitutako erregistroetan ere aurkeztu ahal izango dira.

5 DIRULAGUNTZA LERRO

Bost laguntza-lerro ezarri dira, eta, beraz, diruz lagundu ahal izango dira:

• Erabilera publikoko eta titulartasun pribatuko urbanizazioak hobetzeko eta egokitzeko obrak. Urbanizazioa eraberritzeko edo berritzeko obrak dira, akaberei eragiten dietenak (zoladura, altzariak, lorezaintza eta argiak).
• Etxebizitza kolektiboko eraikinetan inguratzailea edo termikoa hobetzeko obrak. Hala nola, fatxadan eta estalkian isolamendu termikoa jartzea, hobetzea edo leihoak aldatzea.
• Irisgarritasuna hobetzeko obrak etxebizitza kolektiboko eraikinetan, adibidez, igogailuak instalatzea igogailurik gabeko komunitateetan, atariak berritzea igogailurako irisgarritasuna bermatzeko edo kanpoko elementuak egokitzea atarirako irisgarritasuna bermatzeko
• Eraikin babestuen fatxada, estalkia eta/edo egitura hobetzeko obrak.
• Putzu septikoak deuseztatzeko, husteko, garbitzeko eta Galindoko HUAra hondakinak garraiatzeko obrak.

Informazio osoa eta xehatua Laguntza Publikoen web orrian.

REDES SOCIALES:
LEIOA UDALA: FACEBOOK / TWITTER / INSTAGRAM
www.leioa.net
LEIOA GUREA

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa