Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Ekainaren 30a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2024-05-30 Leioako Udalak Ubedeneko Plan Partzialaren aldaketa puntuala onartu du, etxebizitzen proiektu bat garatzea ahalbidetzen duena Aurreikusitakoaren arabera, 310 etxebizitza inguru eraikiko dira, eta horietatik % 75 babestuak izango dira.
/

Leioako Udaleko osoko bilkurak, kontrako botorik gabe, gaur goizean egindako bilkuran Ubedeneko Plan Partzialaren aldaketa puntuala onartu du, zonaldean etxebizitzen proiektu bat garatzeko aukera ematen duena.

Aurreikuspenen arabera, 310 etxebizitza inguru eraikiko dira; horietatik % 75 etxebizitza babestuak izango dira, hainbat arrazoi direla-eta horretarako zailtasun gehien dituztenei etxebizitza bat eskuratzen laguntzeko.

Nolanahi ere, eraikinak dentsitate txikikoak izango dira, eta gehienez ere lau altuerakoak. Etxebizitzen ondoan, gutxi gorabehera 30.000 metro karratuko berdegune publiko berri bat proiektatzen da, leioaztarren aisialdirako eta gozamenerako espazio berria izango dena.

ETXEBIZITZA ETA KOHESIOA

Azken urteotan, Leioak etxebizitza-politika orekatu eta erakargarri baten aldeko apustua egin du, leioaztarrek bere bizi proiektua udalerrian garatzeko aukera izan dezaten, eta, gainera, Leioara bizilagun berriak erakartzea lortu du.

Ildo horretan, Udalak Ubedene bezalako proiektuekin lanean jarraitzen du. Proiektu horiek babestutako etxebizitzen parkea handituko dute, herritarren bizi-kalitatean eta ongizatean aurrera egiten jarraitzeko, inor atzean utzi gabe, eta, gainera, udalerriaren kohesioan aurrera egitea ahalbidetuko dute.


SARE SOZIALAK:
LEIOA UDALA: FACEBOOK / TWITTER / INSTAGRAM
www.leioa.net
LEIOA GUREA

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa