2024-05-22
Pinosoloko baserria
Bizkaiko Foru Aldundiaren Herriak Egiten funtsei esker, Leioako Udalak herriaren ondare historiko-artistikoaren zati bat balioan jartzeko aukera izan du, Pinosolo baserrian egindako obreekin. Lan horiek 439.577,18 euroko inbertsioa izan dute, aipatutako funtsen kontura.
Azpiegitura hori ingurune natural batean dago, eta obrak eraikina osatzen duten egiturazko elementuak (karga-hormak, barruko zurezko egitura eta estalkia) sendotzeko egin dira. Fatxada mantendu egin da, eta egurrezko egitura berri bat eraiki da, teilaz estalia, leihoak, leihatilak, ateak eta balkoia instalatuta, paretak kareztatzeaz gain.