2024-05-17
Umore Azokak gaurko aurreikusita dauden ikuskizun batzuen kokapenak aldatuko ditu, gainontzeko programazioa mantentzen da
Leioako Udalak Umore Azokarako gaurko porgramatuta zituen ikuskizun batzuen kokapena aldatu behar izan du euriarekin bateraezinak direlako
Leioako Udalak Umore Azokaren guarko programazioa berrantolatu behar izan du, eta ikuskizun batzuk beste agertoki batzuetara eraman ditu euri-iragarpenarekin bateraezinak direlako. Gauzak horrela, Nimu, Goitibera, Cidelet, Ganso&Cía, La Pez, Cía Taranna eta Trotamundos konpainiek behean adierazitako lekuetan gozatu ahal izango dute.
Umore Azoka 2024 datorren igandera arte, maiatzak 19, egingo da. Azokaren 24. edizio honetan 41 konpainia eta horien 80 emanaldi baino gehiago egongo dira.
Ikuskizun guztiek doako sarrera librea izango dute, Estefanía de Paz Asin konpainiaren ordezkaritzak izan ezik. Ikuskizuna hasi baino ordu erdi lehenago, pertsona batek doako gonbidapenak banatuko ditu, iristen den ordenaren arabera emanaldi-gunean, kasu honetan Sabino Arana plazan.
GAURKO PROGRAMAZIO BERRIA, MAIATZAK 17, OSTIRALA
KANDELAZUBIETA
18:00. NIMU. “PAUSA” (ERREKALDE NARANJOSEN ORDEZ)
19:00. GOITIBERA. “ERAITSI SL” (UDONDO BOULEVARDEN ORDEZ)
21:00. CIDELET. “SOMOS TODES INMIGRANTES” (UDALETXEAREN ORDEZ)
INSTITUTO
18:00. GANSO & CÍA. “WELCOME & SORRY” (ALDAPAREN ORDEZ)
21:30. LA PEZ. “PLAZA” (UDONDO BOULEVARDEN ORDEZ)
22:30. CIA TARANNA. “DISPERS” (20:30ETAN BEHARREAN)
BOULEVARD HOMBRE VERDE
18:00. TROTAMUNDOS. “FINITO-INFINITO” (LARUNBATEAN 18:00ETAN INSTITUTOAN MARKELIÑEREN ORDEZ)
SARE SOZIALAK:
LEIOA UDALA: FACEBOOK / TWITTER / INSTAGRAM
www.leioa.net
LEIOA GUREA
Partekatu:
Itzuli