Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2024ko Urriaren 08a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2024-05-10 Lamiako Maskaradak bere 40 urte baino gehiagoko historia aztertu du "Auzo baten izaera" liburuan Argitalpenak Maskaradaren ekarpen kultural eta identitarioari balioa ematen dio, auzokideen testigantzen eta irudien bidez, bai eta Lamiakorentzat garrantzitsuak diren pertsonaien bidez ere.
/

Udalak eta Lamiako Maskaradak "Auzo baten izaera" argitaratu dute. Leioako kultur erakundearen 40 urte baino gehiagoko historiaren berri ematen duen liburua da. Argitalpen horrek Lamiako Maskaradaren "ekarpen kultural eta identitarioa" ikusarazi, ezagutarazi eta jasota utziko du. Orain dela sei urte hasi ziren sortzen, elkartearen berrogeigarren urteurrena dela eta. Urteak lanean eman ondoren, 200 orrialde baino gehiago argitaratu dira.

Leioako alkate Iban Rodriguez Etxebarriak, Lamiako Maskaradako kide Arkaitz Correak eta elkartearen sortzaile eta eszenografo Jose Luis Raymondek, biak argitalpenaren egilekideak, aurkeztu dute lan berria gaur goizean.

Leioako alkateak argitalpenari buruz azpimarratu duenez, "benetako istorioen, bizilagunen oroitzapenen eta bizipenen 200 orrialde dira, Lamiakorentzat garrantzitsuak diren pertsonen kontakizunak eta argazkiak. 200 orrialde, gure jatorriak, sustraiak eta historia gogorarazten eta balioesten dizkigutenak, gure tradizioetan, kulturan, folklorean eta jendearengan barrena ibilbide bat egiteko aukera ematen digutenak". Iban Rodriguez Etxebarriak, gainera, "egindako lana eta argitalpena posible izan dadin lagundu duten herritarren eskuzabaltasuna" azpimarratu ditu.

Argitalpenaren egilekideek adierazi dutenez, liburu hau obra "multibokala" da, eta "bere nortasuna bilatzen duen auzo baten errituala den festa honen analisiaren eta deskribapenaren bidez, Lamiako markatu eta eraldatu duten gertaera historiko, sozial eta ekonomikoetan murgiltzeko aukera ematen digu".

IBILBIDE HISTORIKOA

"Auzo baten izaera" Lamiakoren berezitasuna berrikusten hasten da bere sorreratik, iragan mitologikoagatik, eta atzera ere begiratzen du, industria-gune gisa ez ezik, hiri-, gizarte-, jai- eta kirol-agertoki gisa ere duen garrantzia balioesteko. Lamiakoko bizilagunek bizi izan duten testuinguru soziala gogoratzen du, eta emakumeek kolektiboaren protagonista gisa izan duten papera nabarmentzen du, ondoren Maskaradaren ernaldi eta garapen prozesuan murgiltzeko.

Lamiako Maskarada 70eko hamarkadaren amaieran sortu zen, urte nahasi eta batere errazetan, eta hala gogoratzen du liburu honek, bere hastapenetan sakontzen duena, urteetan zehar egindako ibilbidean; euskal folkloreari egindako ekarpenarekin, jatorriaren oroitzapenari eta arbasoekiko batasunari; eta baita bere orainaldian ere, Lamiako Maskarada belaunaldiz belaunaldi bizirik mantentzen denekoa.

Andrea Ruiz Bazola, Luis Bilbao Ibarrondo, Rosana Mencía del Río, Jose Luis Raymond Aldecosia, Ainhoa Correa Juez, Arkaitz Correa Navarro, Nagore Marcos Juez eta Adelaida Otxoa Ikaza dira liburuaren egilekideak eta, argitalpen osoan zehar, Lamiakoko bizilagunen eta Leioako auzo honetarako garrantzitsuak diren edo izan diren pertsonen testigantzez baliatu dira.

Letrarekin batera, Maskarada eta Lamiako auzoa irudikatzen dituzten eta haien berri ematen duten argazkiak ere ageri dira, askotan herritarrek ekarriak.

Liburua bi bertsiotan argitaratu da, euskaraz eta gaztelaniaz, eta bietako edozein Kultur Leioan erosi ahal izango da 10 euroren truke.

MAIATZAK 31, JATORRIRA ITZULTZEA

Maiatzeko azken ostiralean, Lamiako Maskaradak magiaz, mitologiaz, folklorez... beteko ditu auzo leioaztar honetako kaleak, eta udako jaiei hasiera emango die berriro.

17:30ean: Lamiako Maskaradaren 1. zatia (hautsitakotik)

SARE SOZIALAK:
LEIOA UDALA: FACEBOOK / TWITTER / INSTAGRAM
www.leioa.net
LEIOA GUREA

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa