Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Urriaren 11a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2024-02-08 Leioako Artatza Jauregia "Cicatriz" telesaila filmatzeko agertoki bihurtu da Iban Rodriguez Etxebarria alkatea, Estibaliz Bilbao Kultura zinegotziarekin eta Pedro Arceredillo Sustapen Ekonomiko eta Turismoko zinegotziarekin batera, egun hauetan Leioan egiten ari den grabaketara hurbildu da, lanean dauden profesionalak agurtzeko.
/

Leioako Artatza Jauregia beste filmaketa baten agertoki bihurtu da aste honetan. Kasu honetan, Miguel Ángel Vivasek, Manuel Carballok eta Alejandro Bazzanok zuzendutako Cicatriz telesailako hainbat eszena filmatzen ari dira Jauregian. Serie honen gidoilariak Verónica Marza, Pablo Roa eta Fernando Sancristobal dira, azken hauen bien lanen artean; Vis a Vis, Toy Boy edo La Casa de Papel daude, besteak beste.

Iban Rodriguez Etxebarria alkatea, Estibaliz Bilbao Kultura zinegotziarekin eta Pedro Arceredillo Sustapen Ekonomiko eta Turismoko zinegotziarekin batera, filmaketara hurbildu da honetan lanean dauden profesionalak agurtzeko.

Leioako alkateak adierazi duenez, "horrelako ekimenak oso garrantzitsuak dira gure udalerriarentzat, bere erakargarritasuna eta ondare historikoa, kasu honetan Artatza Jauregiarena, ikusarazten laguntzen dutelako". Gainera, Iban Rodriguezek azpimarratu duenez, "ikus-entzunezkoen industria Leioara erakartzeak, hau da, argiztapenaren, grabazioaren, makillajearen eta jantzien arloko profesionalak, beste askoren artean, gure udalerrira mugitzeak eta bertan lan egiteak, filmaketaren esparru profesional hori dinamizatzeaz gain, gure tokiko ekonomiarena ere dinamizatzen laguntzen digu".

Ildo beretik mintzatu da Arceredillo zinegotzia ere. Nabarmendu duenez, "Udalaren helburuetako bat da Leioako ekonomia, merkataritza eta turismoa biziarazten duten aukera guztiak sortzea eta aprobetxatzea".

Kultura zinegotziak, bere aldetik, gogorarazi du Agintaldi Planak berak ezartzen duela erronketako bat Leioa zinemaren hiri gisa bultzatzea dela, eta, ildo horretan, esan du "filmaketa mota hauek ezarritako helburuak lortzen laguntzen digute, Cicatriz-eko honi beste batzuek jarrai diezaioten lanean ari gara".

Milena Radulovic, Juanlu González eta Luis Fernández dira Juan Gómez-Juradoren bestseller honen pantailarako egokitzapenaren protagonistak. Stefan Kapicic, Mladen Sovilj, Goran Susljik eta Julen Serrano ere talde nagusiko kideak dira. Telesaila Plano a Planok eta Dopaminek ekoitzi dute, Asacha Media Group eta Adrenalinen laguntzarekin, RTVE, Prime Video eta Telekom Srbijarekin batera.

Cicatriz baino lehen, Artatza Jauregian beste telesaila batzuk egin dira, hala nola 30 monedas, Alex de la Iglesiak zuzendua edo Intimidad.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa