Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Apirilaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2024-02-02 Bederatzi abesbatzak parte hartuko dute Igandean, otsailak 4, Leioako Santa Agedako XXXIII. kantu lehiaketan Helduen sei abesbatza eta gazteen beste hiru izango dira. 12:30etik 14:30era udalerriko hainbat eremutan kantatuko dute.
/

Bederatzi abesbatzak parte hartuko dute Leioako Santa Ageda Kantuen XXXIII. Lehiaketan, datorren igandean, otsailaren 4an.

Helduen 6 abesbatzak eta gazteen beste 3k abestuko dute Leioako kaleetan 12:30etatik 14:30ak arte. Abesbatza bakoitzari eremu bat eta jarduteko ordu bat esleitu zaizkio:

• 12:30ean: CORE FUNDAZIOA, Cervantes plazan (gazteak)
• 12:50ean: ARTAZA ROMO INSTITUTUA, Langilerian (gazteak)
• 13:10ean: SAN BARTOLOMEKO AGATE DEUNA ABESBATZA, San Bartolome ermitan (helduak)
• 13:40an: MESEDETAKO AMA IKASTETXEA, Euskal Etxeen Plazan (gazteak)
• 13:50ean: JATORRAK, Euskal Etxeen Plazan (helduak)
• 14:00etan: ERREKALDE ABESBATZA, Euskal Etxeen Plazan (helduak)
• 14:10ean: BETIKO IKASTOLA, Euskal Etxeen Plazan (helduak)
• 14:20etan: KURKUDI, Euskal Etxeen Plazan (helduak)
• 14:30ean: UDONDO TXIKITEROAK, Euskal Etxeen Plazan (helduak)

EPAIMAHAIA ETA SARIAK

Balorazioan, epaimahaiak kontuan hartuko ditu ahotsen enpastea, perkusioaren erritmika, bokalizazioa, bakarlarien existentzia, ahotsen ñabardurak, taldearen azken sentsazioa, jantziak, edo sexu eta adin desberdineko pertsonen parte-hartzea, besteak beste.

Kategoria bakoitzean 3 sari banatuko dira: lehena, 400 eurokoa, saria eta diploma; bigarrena, 300 eurokoa, garaikurra eta diploma; eta, azkenik, hirugarrena, 200 eurokoa, garaikurra eta diploma.

Sari banaketa larunbatean izango da, otsailak 10, 12:00etan Kultur Leioako Erakusketa Aretoan.

SARE SOZIALAK:
LEIOA UDALA: FACEBOOK / TWITTER / INSTAGRAM
www.leioa.net
LEIOA GUREA

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa