Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Apirilaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2023-11-07 Leioako udaltzaingoak lau pertsona aurkitu eta gelditu ditu, Derioko kutxazain automatiko bat ustez lapurtzen saiatu ondoren Ertzaintzak, Leioako Udaltzaingoarekin lankidetzan, 47 eta 52 urte arteko lau gizon atxilotu ditu, Derioko kutxazain automatiko batean indarra erabiliz lapurtzen saiatzea egotzita.
/

Ertzaintzak, Leioako Udaltzaingoaren laguntzarekin, lau gizon atxilotu ditu udalerrian, Derioko kutxazain automatiko batean ustez lapurtzen saiatzea egotzita.

Gertakariak astelehen goizaldean izan ziren, banketxe bateko alarma-zentralak Derion kokatutako kutxazain batean lapurreta-saiakera antzeman zuenean. Dirudienez, segurtasun-kamerek ohartarazi zuten bi pertsona zeudela rotaflex batekin banku-sukurtsaleko kutxazain automatiko bat bortxatzen saiatzen. Alarma piztu ondoren, pertsona horiek ibilgailu batean alde egin zuten.

Orduan, Ertzaintzak operazio koordinatua hasi zuen, inguruko udaltzaingoekin batera, ustezko erasotzaileek ihes egin zuten autoa aurkitzeko. Handik gutxira, Leioako Udaltzaingoak auto hori aurkitu eta geldiaraztea lortu zuen.

Ibilgailuan 47 eta 52 urte bitarteko lau gizon zihoazen, eta barruko miaketan, Leioako agenteek rotaflex bat, ebaketa-diskoa oraindik bero zuena, bihurkinak, eskularruak, ileordeak, zapatila pare batzuk, kasko bat, lixiba pote bat, bi walkie talki, telefono mugikor bat eta ehizarako sastakai bat aurkitu zituzten.

Ikerketa egin ondoren, Ertzaintzak erabaki zuen lau pertsonak lapurreta-saiakeran parte hartu zutela, eta, ondorioz, atxilotu egin zituzten, indarrezko lapurreta-delitu bat egotzita.

Lau atxilotuek honelako gertakariekin aurrekari polizialak dituzte, eta Ertzaintzaren egoitzara eraman zituzten, beharrezko izapideak hasteko eta Getxoko Guardiako Epaitegiaren esku uzteko.

SARE SOZIALAK:
LEIOA UDALA: FACEBOOK / TWITTER / INSTAGRAM
www.leioa.net

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa