Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Uztailaren 01a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2023-10-18 BizkaiBizi, bizikleta publikoen zerbitzuak Leioan 8 aparkatze eta karga eremuak ditu, udalerrian banatuta BizkaiBizi
BizkaiBizi en Leioa / BizkaiBizi, Leioan

Leioak Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako Bizkaibizi bizikleta publikoaren zerbitzuarekin bat egin du, Barakaldo, Berango, Bilbo, Erandio, Getxo, Portugalete, Santurtzi eta Sestaorekin batera.

Udalerriak 50 bizikleta elektriko eta 8 aparkatze eta karga eremuak ditu. BizkaiBizi gune horiek estrategikoki banatu dira Leioa osoko hainbat eremutan, auzokide gehienei zerbitzua emateko eta herriko auzoak elkarren artean eta ekimenari atxikitako Bizkaiko beste udalerriekin lotzeko.

Gainera, guneak Leioako bidegorri-sarearen eta metroa bezalako garraiobide publikoen hurbiltasuna kontuan hartuta kokatu dira, zerbitzua ahalik eta eraginkorrena eta erosoena izan dadin erabiltzaileentzat.

BIZKAIBIZI LEIOAKO GELTOKIAK
Hauek dira Leioan aparkatzeko eta kargatzeko 8 estazioak:

• Iturriondo (Leioako metroa)
• Lamiako
• Sakoneta
• Udaletxe
• Zarragabarrena
• San Bartolome
• Bordelea
• Txorierri

Bizikleta berriak egunean 19 orduz daude martxan, 5:00etatik 24:00etara, asteko zazpi egunetan.

Zerbitzu hau erabiltzeko 16 urte baino gehiago izan behar dira, Aldundiaren web orrian alta eman (www.bizkaia.eus) eta BizkaiaBizi APPa deskargatu, iOSerako zein Androiderako eskuragarri dagoena.

MUGIKORTASUN IRAUNKORRAREN ALDEKO APUSTUA

Leioako Udala proiektu honen parte da, ingurumenarekiko eta mugikortasun iraunkorreko ereduekiko konpromiso sendotik abiatuta.

Bizkaibizi ekimenak Leioak gero eta kohesionatuagoa, osasungarriagoa eta herritarrentzat bizigarriagoa den udalerri baterantz egiten laguntzen du.

SARE SOZIALAK:
LEIOA UDALA: FACEBOOK / TWITTER / INSTAGRAM

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa