2023-09-28
Munduko landareen azoka izango da Leioako Arboretumean
Larunbatean, irailak 30, eta igandean, urriak 1, Munduko Landareen VII. Azoka egingo da.
Leioako Campuseko Arboretumak Munduko Landareen Azokaren edizio berri bat hartuko du asteburu honetan. Ekimen hau Bizkaiko Foru Aldundiko Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Sailak eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatzen dute, eta Leioako eta Erandioko Udalek eta Kutxabanken Gizarte Ekintzak babesten dute.
Azoka ingurune paregabean kokatzen da, UPVEHUko Arboretumean, Leioako Campusean, botanikarientzat eta landareen zaleentzat interes berezia duen lekuan. Azoka-gune berean, bisitariak indarrak berreskuratu ahal izango ditu bertako hainbat produktu dastatuz eta Arboretumeko bidezidorren saretik paseatuz.
40 erakusketarik euren bildumak aurkeztuko dizkigute. Bost kontinenteetako landareak, gehienak gure latitudeetan ezezagunak baina lorategi eta balkoietan erraz landatzeko modukoak, prezio benetan lehiakorretan miretsi eta erosi ahal izango ditugu.
Munduko Landareen VII. Azoka
Sarrerak: sarreraren prezioa euro batekoa da, eta sarrera doan izango da 12 urtetik beherakoentzat. Sarrerak azoka-esparrura sartzeko atean erosiko dira.
Aparkalekuak: antolakuntzak bi aparkaleku prestatu ditu Arboretumetik gertu.
Ordutegia: goizeko 10etatik arratsaldeko 7etara larunbatean eta goizeko 10etatik arratsaldeko 6etara igandean.
Doako autobus-zerbitzua: metroz joaten diren bisitarientzat doako autobus-zerbitzua egongo da Astrabudua (Erandio) eta Leioako geltokietatik EHUraino. Autobus zerbitzua larunbatean eta igandean 10: 00etatik 18: 00etara egongo da martxan.
Arrakasta handia
2015ean jaio zen, landare-ekoizleen topaketa izateko asmoarekin, planetan dauden espezie eta barietate ezberdinak ezagutzera emateko, eta aurreko edizioetan arrakasta handia izan du. Merkataritza-harremanak hobetzeko erakusleiho bat eskaini nahi da eta, aldi berean, laborantzari buruzko teknikak eta ezagutzak partekatu.
Erlazionatutako dokumentuak:
Iragarkia (pdf, 153 kb)
Partekatu:
Itzuli