2023-09-20
Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako laguntzak
Laguntzak Leioako emakume-elkarteei edo elkarte feministei eta irabazi-asmorik gabeko erakundeei zuzenduta daude.
Diru-laguntzak emateko deialdiaren barruan, Leioako Udalak epea ireki du emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna, ahalduntzea eta/edo emakumeen aurkako indarkeria desagerraraztea sustatzen duten proiektuak garatzeko laguntzak eskatzeko.
Laguntzak Leioako emakume-elkarteei edo elkarte feministei eta irabazi-asmorik gabeko erakundeei zuzenduta daude. Helburuen artean, honako hauek nabarmentzen dira: berdintasunari buruzko kontzientzia hartzea, genero-estereotipoak eta -rolak gainditzea, emakumeak ahalduntzea, emakumeen aurkako indarkeria prebenitzea eta emakumeak hainbat esparrutan ikusaraztea.
Interesa duten elkarte eta erakundeek irailaren 30era arte eska ditzakete laguntzak, egoitza elektronikoaren bidez.