2023-09-19
Leioako Arboretum Ibilbide berde gidatua
Izena eman urriko igandeetako bisita gidatuetarako
2023ko Ondarearen Europako Jardunaldien esparruaren barruan, Europako Batzordearen ekimena eta Bizkaiko Foru Aldundiak koordinatua, Leioako Udalak Arboretumerako irteera eskainiko du, oinez, urriko lau igandetan, goizeko 10: 30etik 13: 30era.
Aurtengo ekimena kultur ondare immaterialari eskainita dago bereziki, eta horren barruan, proposamenetako bat "Naturarekin eta Unibertsoarekin lotutako ezagutzak eta erabilerak", non Leioa - Arboretum Ibilbide Berdea kokatuta dagoen.
Ibilbidea Sakonetako eta Udaletxeko haritzetan hasiko da, Sarrienako artetik eta Horoskopoko Parketik pasatuko da, eta Arboretumak eskaintzen duen biodibertsitate begetalean murgilduko da jarraian, bost kontinenteetako zuhaitz eta landareak ikusteko.
Zuhaitzak ez dira soilik botanikaren aztergaia; sakon errotuta daude inguruko kulturan, espiritualtasunean, historian, ekonomian, besteak beste. Eta ikuspegi anizkun horretatik, Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Teknologia Fakultateko eta Nakusarbe Elkarteko ikertzaileek emango dituzte azalpenak.
Parte hartzeko beharrezkoa da Bizkaiko Foru Aldundiak eskainitako webgunean izena ematea (agendan sartuz). Eguneko 20 plaza daude. Urriaren 8an familiei zuzenduta dago, azalpen errazagoekin, euskaraz zein gaztelaniaz; 15ean eta 22an gaztelaniaz izango dira eta 29an, euskaraz.
Informazio gehiago 946072576 telefonoan.
Partekatu:
Itzuli