2023-09-15
Leioak “Munduko Arrozak” ekimena egingo du lehen aldiz, urriaren 7an, Boulevard-ean
Izena emateko epea irailaren 30era arte egongo da zabalik, Sortarazi bulegoan (Iturriondo kalea 18), 9:00etatik 17:30era.
Leioan lehenengo aldiz "Munduko Arrozak" hartuko du. Musika emanaldiak, jolasak eta arrozaren inguruko herri bazkaria izango dira, larunbatean, urriaren 7an, Boulevard-ean. Erakunde sozialek, kulturalek, emakumeek eta migratzaileek antolatzen dute, Leioako Udalaren laguntzarekin.
Leioako Udalak dei egiten die leioztar guztiei ekimen honekin bat egitera, Leioako Alkateak, Iban Rodriguezek, gogorarazi duenez, "Leioa gero eta inklusiboagoa, abegikorragoa eta kulturartekoa izateko bidean aurrera egiten lagunduko du". Bestalde, Pilar Grados Gizarte Politiken, Gizarteratzearen, Adinekoen, Osasunaren eta Garapenerako Lankidetzaren zinegotziak adierazi duenez, "helburua aniztasuna normalizatzea eta hainbat jatorritako pertsonen eta taldeen arteko bizikidetza eta harremana defendatzea da".
Parte hartzeko beharrezkoa da Iturriondo kaleko 18. zenbakian dagoen Sortarazi bulegoan izena ematea (944 80 54 90). Epea irailaren 30era arte egongo da zabalik.
Programa
Munduko Arrozak, Leioan parte hartzeko, topaketarako eta jaietarako gunea izan nahi du, auzokideekin gozatu ahal izateko. Hori guztia jai giroan, besteak beste, haurrentzako tailerrak, dantza, henna eta te tailerrak, arroz-dastaketa eta paella solidarioa barne hartzen dituen programa bati esker.
Erlazionatutako dokumentuak:
Kartela (image/png, 601 kb)
Programa (image/png, 476 kb)
Partekatu:
Itzuli