2023-09-05
Horma-irudi berde berria Errekalde plazan
Hiriguneak motibo naturalak dituzten horma-irudiez apaintzeko ekimen gisa sortu da esku-hartzea.
Leioako Udalak Elexalde hiribidera igotzen den Errekalde plazako eremuan –Kultur Leioako eskaileren eta igogailuaren ondoan– jarritako horma-irudiez gozatzeko aukera izango dute leioaztarrek. Hiriguneak motibo naturalak dituzten horma-irudiez apaintzeko ekimen gisa jaio da esku-hartzea, inguru atseginagoa sortzeko helburuarekin. Horixe dugu, hain zuzen, Leioa hiriko mugikortasun jasangarrirantz irmo aurrera doala erakusten duen adibide argia.
Irudiak zortzi metrotik gorako altuera du, eta Elexalde hiribidearen ondoko horma babesten du. Natura inspirazio hartuta, testura desberdinak konbinatzen ditu, esaterako, hosto berdeak eta enbor handiak. Horrela, irudiko elementuek bisualki topo egiten dute Elexalde hiribideko zuhaitzen adaburuekin, eta Leioako basoen irudia dakarkigute gogora.