2023-06-26
Trafiko mozketa Elexalde kalean
Asteazken honetatik aurrera Altamira eta Leioandiko birilguneen arteko zirkulazioa etengo da, beheranzko noranzkoan, Elexaldeko obrekin amaitu ahal izateko.
Asteazkenean, ekainak 28, Altamira (Irlandesas ondoan) eta Leioandiko biribilguneen arteko zirkulazioa etengo da, kalearen zoladura beheranzko norabidean asfaltatzeko lanekin amaitu ahal izateko. Eguneko lehen orduetan eta arratsaldeko azken orduetan zirkulaziorako zati bat irekiko da, puntako orduetan karabanak saihesteko, baina egunez erabat moztuko da. Ordezko bideak Leioandi kalea eta Aldekoena auzoa izango dira.
Asfaltatze-lanak aste horretan amaitzea aurreikusten da; beraz, zirkulazioa normaltasunez berrezarriko da uztailaren hasieran Elexalde kale osoan.