2023-06-06
Amaitu dira Aldekoenako haur-parkea estaltzeko lanak
Estaltze-lanak amaituta, Aldekoenako haur-parkea zabalik dago berriro gaurtik, ekainak 6.
Aldekoenako haur-parkea zabalik dago ostera ere, udalerriko umeek goza dezaten. Hartara, 217 metro koadro baino gehiagoko eremu estalian jolasteko aukera edukiko dute. Lan horiek Bizkaiko Foru Aldundiaren Herriak Egiten funtsari esker egin dira, 324.876,54 euroko inbertsioarekin.
Euskal Etxeen plazan, Txorierri plazan eta Ugarteondon kokatutakoen ondoren, hau da herriko laugarren parke estalia; helburua da haurrei eta haien familiei are zabalean jolasteko eremuak eskaintzea, euritik eta eguraldi txarretik babestuta.
Hobekuntza-lanak Euskal Etxeen plazan
Era berean, Leioako Udala hobekuntzako zaharberritze-lanak egiten ari da Euskal Etxeen plazako jolas-eremu estalian. Hain zuzen ere, asteon babes-zorua zaharberritzen ari da estalitako eremuan, segurtasuna hobetzeko. Lanegunetan egingo dira obrak, jolas-eremua asteburuan zabalik egon ahal izateko.
Parte-hartze publikoko prozesua
Bai proposamen honen, bai Leioan aurretik agindakoen arteko lotura natura-erreferentzien presentzia da. Estalkiak zulaketa batzuk ditu, basoetan sortzen den argi-itzalen jokoa irudikatzen dutenak, elementu naturalen ideia indartzeko. Era berean, sabaia leuna izango da, pinu-zurezko panelekin, natura elementuen eta basoaren ideia indartzeko. Eta estalkiak malda bat izango du euri-ura biltzea errazteko, baita argiztapen-instalazio bat ere, argi gutxien dagoen orduetarako.
Gogoan izan behar da leioaztarrek “Basoa” lelopean egindako parte-hartze publikoko prozesu baten bidez mahaigaineratutako nahiei erantzuten dien jarduera dela.
Leioako Udala udalerriko beste inguru batzuetako beharrak aztertzen ari da, horretarako aukera emango duten garapen berriak barne, haur-parke estaliez gozatzeko aukera izan dezaten horietan ere. Leioako udalerrian 33 haur-parke daude guztira, ikastetxeetan banatutako beste 5, eta 9 gune aire zabalean ariketa fisikoa egiteko. Denak etengabe hobetzen ari dira.