2023-04-17
Berbodromoa egingo da asteazkenean Bulebarrean
Berbodromoa bueltan da, asteazkenean, apirilaren 19an, Bulebarrean izango da, goizez zein arratsaldez. Berbaldunek antolatutako ekimen honek euskara kalera atera nahi du eta herritarren artean euskara erabiltzeko ohitura indartzea. Informazioa guztia berbaldun.leioa@gmail.com helbidean edota whatsapp bidez 688.850.129 telefonoan.
Norentzat da?
16 urtetik gorako euskaldunentzat eta euskara ikasten ari direnentzat.
Noiz izango da?
Apirilaren 19an.
Goizeko saioa: 10:30
Arratsaldeko saioak: 17:30 eta 19:00
Non izango da?
Bulebarreko gune estalian
Nola egingo dugu?
Bulebarreko gune estalian egingo dugu, aulkiak egongo dira taldeak egiteko eta zenbakiekin zehaztuko ditugu taldeak. Talde bakoitzean 4 pertsona egongo dira, berriketa lasaian jarduteko. Taldeetan euskara ikasten ari den jendea euskara dakien jendearekin elkartuko dugu eta hainbat gairi buruz berba egingo dugu.
Gai bakoitzarentzat 15-20 minutu izango dira eta baten eta bestearen artean, parte-hartzaileak taldez mugituko dira, solaskidez aldatuz, horrela 9/12 lagunekin berba egiteko aukera izango du parte hartzaile bakoitzak.