Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Apirilaren 25a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2023-03-22 Atxilotu bat Artatzako etxebizitza batean indarra erabiliz lapurtzea egotzita Leioako Udaltzaingoak eta Ertzaintzak 40 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo Leioako etxe batean indarra erabiliz ustez lapurreta egin ondoren. Atxilotuak espetxean sartzeko errekisitoria judizial bat zuen aurretik.
detención / atxiloketa

Udaltzaingoak eta Ertzaintzak koordinatutako lanari esker, Leioako Artatza auzoko etxebizitza batean indarra erabiliz lapurreta egin zuen ustezko egile bat atxilotu zuten atzo arratsaldean.

Zehazki, agenteek 14:50ean izan zuten lapurretaren berri, eta ertzaintzak lapurreta egin zuten etxera joan eta leihoa metalezko barra batekin behartu zutela egiaztatzen zuten bitartean, udaltzainek inguruak miatu zituzten, eta parke batean aurkitu zuten egitateekin zerikusia izan zezakeen pertsona bat.

Udaltzainek gizona miatu zuten, eta lapurtutako piezak zituen bitxiontzi bat aurkitu zioten bere gauzen artean. Pertsona horrek zeramatzan objektu horiek etxebizitzatik lapurtutakoak zirela egiaztatu zutenean, indarra erabiliz lapurreta egiteagatik atxilotu zuten.

Atxilotua Ertzaintzaren egoitzara eraman zuten zegozkion polizia-eginbideak hasteko, eta agenteek egiaztatu ahal izan zuten espetxean sartzeko agindu judizial bat zuela indarrean genero indarkeriako epaitegi baten erabakia urratu izanagatik. Jabetzaren aurkako delituengatik polizia-aurrekariak dituen atxilotua gaur goizean jarri dute agintari judizialaren eskuetan Getxoko Guardiako Epaitegian.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa