Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2024ko Apirilaren 23a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2023-03-13 Leioak ongietorria eman die HaurEkin sarean sartu diren udalerri berriei
HaurEkin / HaurEkin

Azken asteotan hamar udalerrik HaurEkin - Haurren Hiri eta Herrien Euskal Sarearekin bat egiteko prozesua hasi edo amaitu dute. Hauek dira, hain zuzen: Araban Gasteiz, Agurain eta Bastida; Bizkaian Abadiño, Barakaldo, Portugalete eta Sondika; eta Gipuzkoan Beasain, Soraluze eta Urretxu. Sare hori haur eta nerabe parametroa edo ikuspegia tokiko agenda edo politika publikoan txertatu nahi duen Eusko Jaurlaritzaren proposamena da.

Hamar horiek bat egin dute lehendik Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailarekin batera sarea bultzatzen zuten 16 udalerriekin: Leioa, Zornotza, Bakio, Balmaseda, Bilbo, Derio, Durango, Erandio, Ermua, Galdakao, Gatika, Larrabetzu eta Sopuerta (Bizkaia); Arrasate, Tolosa eta Zumaia (Gipuzkoa).

Nerea Melgosa, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, eta Iban Rodríguez, Leioako alkateak, Lakuan bat-egitea eszenifikatu duten udalerri horien ordezkaritza instituzionalari ongietorria eman diote. Leioa gai horretan udalerri aitzindarietako bat da eta bertako alkateak, Iban Rodríguezek, kideen aurrean bere udalerrian eman dituzten aurrerapausoak azaldu ditu.

Melgosa sailburuak honen garrantzia azpimarratu du: "haurrak eta nerabeak subjektuak dira, jada ez dira babesaren onuradun bakarrik, eskubideen defentsan subjektu aktiboak ere badira (adinaren eta garapen-mailaren arabera)". "HaurEkinek eskubide hori gauzatzea bilatzen du. Euskal erakundeok haur eta nerabeak beren eskubideen titular aitortzen ditugula adierazten duen beste froga bat da", nabarmendu du.

Izan ere, Leioak 20 urte baino gehiago daramatza haurrek eta nerabeek parte hartzeko mekanismoak nola sustatzeko lanean, Herrigune Leioaren bitartez. Leioako alkate Iban Rodriguezek adierazi duenez, Herrigune Leioa proiektuak "tokiko politika hobetzen lagundu du, eta 1,50 zm-ra iristen ez diren pertsona horien ikuspegitik begiratzen lagundu digu".

Horrela, tokiko mailan hainbat organo egonkor ezartzeko zenbait gidaritza martxan jarri eta Euskal Herriko Unibertsitatea, Innobasque edo UNICEF bezalako beste eragile batzuekin eta udal ugarirekin lankidetza izan ondoren, Melgosak zuzentzen duen sailak Haurren Hirien Sarea proiektua HaurEkinen, Haurren Hiri eta Herrien Euskal Sarean, txertatu zuen. Orain HaurEkin Eusko Jaurlaritzaren Familia eta Haurren Zuzendaritzaren menpe dago.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa