2023-03-09
Gazteei zuzendutako txakur-hezitzaile ikastaroa
Txakur-hezitzaile bihurtzeko ikastaroan izena emateko epea zabalik da martxoaren 17ra arte. Programa hau 29 urte baino gutxiagoko gazteentzat zuzenduta dago eta helburua txakur-hezitzaile gisa lan egiteko oinarrizko ezagutzak eskuratzea da.
NORI ZUZENDUTA DAGO?
Adina: 16-29 urte.
Leioa, Berango, Sopela, Barrika, Gorliz, Lemoiz, Plentzia eta Urdulizen erroldatuta.
Gazteen Berme Sisteman izena emanda (25 urte baino gehiago badituzu).
ZER ESKAINTZEN DA?
Prestakuntza praktikoak eta dinamikoak.
Tutoretza eta orientazio pertsonalizatua.
PREZIOA
DOAN da! “Gaztedi Uribe Kosta 2022-2023 Hitzarmena”-ren bidez kofinantzatutako programa da honako hau.
Gaztedi Uribe Kosta hitzarmena Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Leioa, Berango, Sopela, Barrika, Gorliz, Lemoiz, Plentzia eta Urdulizko udalen arteko lankidetza-hitzarmena da, 2022-2023 aldian gaztepolitika integralak ezarri, bultzatu eta garatzeko.
IZEN EMATEAK: Martxoaren 17ra arte (barne).
Online: gaztegunedigitala.blogspot.com
Aurrez aurrekoa: Behargintza Leioa (Mendibil, 3).
PRESTAKUNTZAREN DATAK: apirilaren 14tik ekainaren 21era.