Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2024ko Apirilaren 16a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2023-03-03 Aintzatespen ekitaldia 25 urtetik gorako jarduera duten Leioako saltokiei
Leioa Open Dendak / Leioa Open Dendak

Bere dedikazio eta ahaleginari esker, Leioako merkataritza- eta zerbitzu-sarea gure udalerriko nortasun-ezaugarri garrantzitsuenetako bat da. Lan hori eskertzeko sortu da LEIOA OPEN DENDAK kanpaina, establezimendu bakoitza bakar eta pertsonal bihurtzen duen giza alderdi horren garrantzia azpimarratzeko.

Besteak beste, kanpaina honek Leioan eta leioaztarren bizitzan 25 urte baino gehiago daramaten establezimenduak omendu nahi ditu. Zuen laguntza behar dugu horiek guztiak identifikatzeko. Leioako 25 urtetik gorako establezimenduren bat ezagutzen baduzu, jar zaitez harremanetan Behargintza Leioarekin, eta zure denda edo zerbitzu-enpresa bada, bidal iezaguzu honako datu hauek formulario honen bidez.

Martxoaren 16an, 20:00etan, Kultur Leioan Leioa Open Dendak omenaldia egingo dugu. Edukiera antolatzeko eta erabiltzeko arrazoiak direla eta, eserlekuak eskaera-dataren arabera erreserbatuko dira, pertsona bakoitzeko gehienez bi gonbidapenekin.


Leioa Open Dendak omenaldi-ekitaldira jende gisa joan nahi baduzu: Eskatu zure gonbidapena hemen

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa