Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Apirilaren 25a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2023-02-27 Udalak 750 egoiliar txartel baino gehiago erregistratu ditu astebetean, Pinueta, Lamiako eta Ibaiondoko TAO guneetarako
OTA / TAO

Joan den astelehenean, otsailaren 20an, Pinueta, Lamiako eta Ibaiondoko TAO gune berrietarako egoiliar-txartela eskatzeko epea ireki zenetik, Udalak 758 eskaera erregistratu ditu astebetean. Datu hauek, auzo horietan aparkatzeko zerbitzu arautua martxan jartzeko zegoen beharrizana baieztatzen dute.

Izapidetutako eskabideen % 75a (572 eskaera) aurrez aurre egin dira, bai udaletxean (Elexalde, 1), bai Gaztelubiden (Langileria, 202). Gainerako % 25a (186) modu telematikoan izapidetu da Leioako Udalaren egoitza elektronikoaren bidez www.udaletxean.leioa.eus. Udal gobernuak leioaztar guztiei beren egoiliar txartela eskatzeko deia egiten die, lehen aipatutako bi bideetako baten bidez.

Gogoratu beharra dago Pinuetan, Lamiakon eta Ibaiondon TAO ezarrita, auzo horietako hogei bat kaletan banatutako 1.450 plaza inguru araututa egotera igaroko direla, inguruko bizilagunek alboko udalerrian sistema hori ezarri ondoren jasaten zuten aparkaleku falta arinduz.

Hiru txartel mota

Guztira hiru txartel mota eskaintzen dira: inguruan bizi direnentzako, inguruko merkatarientzako eta auzokoak ez diren leioaztarrarentzako:

• TAO txartelak egoiliarrentzat: kasu honetan, erroldatze-eremuaren araberako bereizketa egiten da:
? A motako Txartelak: Pinueta, Lamiako eta Ibaiondo auzoetan erroldatutako pertsona zein autoentzat. Kasu horretan, gehienez hiru txartel eska daitezke. Hiru txartel dituen etxe batek 75 euro ordainduko lituzke urtean. Eskatutako txartel bakoitzeko prezioak honako hauek dira:
? Eskatutako 1. txartela: 10 euro/urteko
? Eskatutako 2. txartela: 25 euro/urteko
? Eskatutako 3. txartela: 40 euro/urteko

? B motako Txartela: Leioako beste edozein auzotan erroldatutako pertsona zein autoentzat. Kasu horretan, urtean 60 euroko prezioa izango lukeen txartel bakarra eska daiteke.

• OTA Txartela saltokientzat: Pinuetan, Lamiakon eta Ibaiondon kokatutako saltokietako ibilgailuentzat, baldin eta Leioako eremu horretan bertan erroldatuta badaude. Gehienez bi txartel eskatu ahal izango dira IFZ bakoitzeko. Bi txartel dituen establezimendu batek 120 euro ordainduko lituzke urtean. Hauek dira eskatutako txartel bakoitzeko prezioak:
? Eskatutako 1. txartela: 40 euro/urteko
? Eskatutako 2. txartela: 80 euro/urteko

Eremu horretan aparkatu nahi duten eta zerbitzuan alta emanda ez dauden gainerako ibilgailuek dagokion TAO tiketa ordaindu beharko dute. Lehenengo 30 minutuek ez dute kosturik izango, hortik aurrera 1,20 euro ordaindu beharko da ibilgailua ordubete aparkatzeagatik. 90. minututik aurrera, zenbatekoa handituz joango da, gehienez 4 orduetara iritsi arte (6,30 euro).

Aurreikuspenen arabera, udaberrian jarriko da martxan TAO. Ordutegia astelehenetik ostiralera izango da, 9:30etatik 13:30etara eta 16:00etatik 21:00etara. Larunbatetan 9:00etatik 13:30etara izango da.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa