Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Uztailaren 01a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2023-02-17 Udalak Pinueta, Lamiako eta Ibaiondoko TAO gune berrietako egoiliar txartelak eskatzeko epea irekiko du
OTA / TAO

Pinueta, Lamiako eta Ibaiondo auzoetan araututako aparkaleku-zerbitzua ezartzea inoiz baino gertuago dago. Leioako Udalak astelehenean, otsailaren 20an, irekiko du TAO gune berri horietarako egoiliar-txartela eskatu ahal izateko epea.

Horrela, hogei bat kaletan banatutako 1.450 plaza inguru araututa egotera igaroko dira, inguruko bizilagunek alboko udalerrian sistema hori ezarri ondoren jasaten zuten aparkaleku falta arinduz.

“TAO laster iritsiko da Pinueta, Lamiako eta Ibaiondora. Jarduketa honen bidez, eremu horietan bizi diren pertsonentzako aparkalekua bermatu nahi dugu. Hori izan da gure lehentasuna azken hilabeteetan. Oso gutxi falta da neurria ezarri eta auzo hauetako herritarrak onuradun izateko. Datozen egunetan TAO guneak azpiegitura ezartzeko lanak hasiko ditugu”, adierazi du Iban Rodríguez Leioako alkateak. Rodriguezek azpimarratu du Udalak triptiko banatuko duela auzo horietako etxeetako postontzietan, dagokion txartelaren eskaera izapidetzeko behar den informazio guztiarekin.

Hiru txartel mota

Guztira hiru txartel mota eskaintzen dira: inguruan bizi direnentzako, inguruko merkatarientzako eta auzokoak ez diren leioaztarrarentzako:

• TAO txartelak egoiliarrentzat: kasu honetan, erroldatze-eremuaren araberako bereizketa egiten da:
A motako Txartelak: Pinueta, Lamiako eta Ibaiondo auzoetan erroldatutako pertsona zein autoentzat. Kasu horretan, gehienez hiru txartel eska daitezke. Hiru txartel dituen etxe batek 75 euro ordainduko lituzke urtean. Eskatutako txartel bakoitzeko prezioak honako hauek dira:
Eskatutako 1. txartela: 10 euro/urteko
Eskatutako 2. txartela: 25 euro/urteko
Eskatutako 3. txartela: 40 euro/urteko

B motako Txartela: Leioako beste edozein auzotan erroldatutako pertsona zein autoentzat. Kasu horretan, urtean 60 euroko prezioa izango lukeen txartel bakarra eska daiteke.

• OTA Txartela saltokientzat: Pinuetan, Lamiakon eta Ibaiondon kokatutako saltokietako ibilgailuentzat, baldin eta Leioako eremu horretan bertan erroldatuta badaude. Gehienez bi txartel eskatu ahal izango dira IFZ bakoitzeko. Bi txartel dituen establezimendu batek 120 euro ordainduko lituzke urtean. Hauek dira eskatutako txartel bakoitzeko prezioak:
Eskatutako 1. txartela: 40 euro/urteko
Eskatutako 2. txartela: 80 euro/urteko

Eremu horretan aparkatu nahi duten eta zerbitzuan alta emanda ez dauden gainerako ibilgailuek dagokion TAO tiketa ordaindu beharko dute. Lehenengo 30 minutuek ez dute kosturik izango, hortik aurrera 1,20 euro ordaindu beharko da ibilgailua ordubete aparkatzeagatik. 90. minututik aurrera, zenbatekoa handituz joango da, gehienez 4 orduetara iritsi arte (6,30 euro).

Aurreikuspenen arabera, udaberrian jarriko da martxan TAO. Ordutegia astelehenetik ostiralera izango da, 9:30etatik 13:30etara eta 16:00etatik 21:00etara. Larunbatetan 9:00etatik 13:30etara izango da.

Egoiliar-txartela eskatzeko eskabideak astelehenetik aurrera egin ahal izango dira; aurrez aurre Udaletxean (Elexalde, 1) eta Gaztelubiden (Langileria, 20), eta telematikoki Leioako Udalaren egoitza elektronikoaren bidez www.udaletxean.leioa.eus.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa