Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Uztailaren 01a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2023-02-15 Udala kaleko bost komun publikoak instalatzen hasi da Lamiakoko geltokiko plazan, Pinosolo parkean, Bordeoena parkean, Zarragabarrena parkean eta Udondoko bulebarrean kokatuko dira.
Pinosolo / Pinosolo

Leioak bost komun publiko autogarbigarri berri izango ditu laster. Udala Lamiakoko geltokiko plazan, Pinosolo parkean, Bordeoeneko parkean, Zarragabarrena parkean eta Udondoko bulebarrean kokatuko diren ekipamendu berrien instalazioarekin hasi da. Azken hiru hauek, gainera, bizikletak garbitzeko leku berriak izango dituzte. Udalak 300.000 eurotik gorako inbertsioa egin du.

“Bost komun hauekin, leioaztarrek Aurrekontu Irekien azken prozesuan helarazi zizkiguten eskariei erantzuten ari gara. Herritar guztiek erabili ahal izango dituzte, eguneko 24 orduetan. Orain zerbitzu berri honetaz gozatzea dagokigu, eta batez ere, gainerako udal instalazioetan bezala, errespetatzea eta zaintzea”, adierazi du Iban Rodríguez Leioako alkateak. Alde horretatik, alkateak azpimarratu du Udalak zer eremutan izan daitezkeen beharrezkoenak aztertu dituela, pertsonen joan-etorriak aintzat hartuz. Parkeak, plazak eta bulebarra jende asko biltzen den lekuak dira, eta urtean zehar hainbat jarduera egiten dira leku horietan. Herritarren eskariak eta oinezkoen kopurua ikusita, komenigarritzat jo da bost komun publiko horiek aipatutako eremuetan jartzea.

Ezaugarriak

Komunek bi pixatoki izango dituzte kanpoaldean, horiek ere autogarbigarriak, eta mugikortasun urriko pertsonentzat erabat egokituta egongo dira. Komunek argizko adierazleak izango dituzte kanpoaldean, libre, okupatuta edo automatikoki garbitzen dagoen jakiteko. Eserlekua, komunaren barrualdea, zorua eta kanpoko pixatokiak garbitzeko eta desinfektatzeko sistema automatizatua izango dute. Komuna erabiltzeko gehienezko denbora 15 minutukoa izango da.

Barruko elementuei dagokienez, altzairu herdoilgaitzezko komuna, komuneko paper- banagailua (altzairu herdoilgaitzezkoa hau ere), altzairuzko laguntza-barrak mugikortasun urriko pertsonentzat, xaboi-banagailua, eskuak garbitzeko konketa eta lehortzeko makina, altzairu herdoilgaitzezko ispilua eta paperontzia izango dituzte, besteak beste.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa