Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Apirilaren 26a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2023-02-10 Udaltzaingoak gizon bat atxilotu eta Leioako taberna bat zigilatu du, droga-trafikoa egotzita
PL / Udaltzaingoa

Udaltzaingoak, Ertzaintzaren txakur-unitatearen laguntzarekin, gizonezko bat atxilotu zuen atzo, Leioako ostalaritza-lokal batean droga trafikatzea egotzita. Iparragirre etorbideko Boulevard tabernan lau orduz miatu ondoren atxilotu zuten. Bertan, saltzeko prest ziren substantzia estupefazienteak konfiskatu zituzten.

Atxilotuak, 34 urtekoa, Polizia Nazionalaren egoitzan igaro zuen gaua, gaur bertan epailearen esku utzi ahal izateko, eta lokala zigilatuta geratu da, epailearen aginduaren zain.

Atxiloketa Leioako Udaltzaingoak hainbat astez jarraipena egin ostean gertatu da. Bizilagunek hainbat salaketa jarri ondoren, hainbat egunez ikertu zuten lokala, eta, bereziki, atxilotutako pertsona.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa