Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Apirilaren 20a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2023-02-09 Leioako Udaltzaingoak furgoneta elektriko berri bat du atestatuak egiteko Gaur egun, Leioako Udaltzaingoaren ibilgailu-parkea osatzen duten zazpi ibilgailuetatik lau elektrikoak dira.
Udaltzaingoa / Udaltzaingoa

Leioako Udaltzaingoak ibilgailu berri bat du, Udalak erabiltzen dituen autoen flotara gehitzen dena. Atestatuetarako furgoneta elektriko berri bat da, Udala aspaldidanik bultzatzen ari den ingurumen eta mugikortasun iraunkorreko politikekin bat datorrena. Furgoneta berri horrek egungoa ordeztuko du, eta, alkoholemia eta droga-kontrolak egiteaz gain, bertan leioaztarrei arreta eskaintzeko aukera ematen du, ibilgailuaren barruan, istripuren bat izanez gero edo trafikoarekin lotutako beste kasu batzuk gertatuz gero.

Furgoneta %100 elektrikoa da, beraz, ingurumenerako onura nabarmenak ditu. Guztira 350 km-ko autonomia du. Polizia-ibilgailu berri honek agenteen lana hobetu eta erraztuko du, Atestatuen Unitaterako azken teknologiak baititu:

- OCR akoplatzeko eta zirkulazioan grabatu ahal izateko kamera bat du
- GPSa du
- Informazio-panel bat dauka luminariaren ondoan, testu-mezuak ikusteko
- Eremu bereizia du, furgonetatik bertatik bulego-lana egin ahal izateko; salaketak edo atestatuak izapidetu ahal izateko
- Desfibriladore bat ere badu

“Ibilgailua aste honetan hasi da zerbitzua ematen. Leioako udaltzainek egiten duten lanerako oso errefortzu garrantzitsua da. Funtsezkoa da gure agenteak ondo hornituta egotea eta leioaztarren segurtasuna bermatzeko baliabiderik onenak izatea”, azpimarratu du Iban Rodríguez alkateak.

Alkateak gogorarazi duenez, gaur egun, Leioako Udaltzaingoaren ibilgailu-parkea osatzen duten zazpi autoetatik lau elektrikoak dira, eta horrek islatzen du gobernu-taldeak iraunkortasunarekin eta ingurumenarekin duen konpromisoa eta kontzientziazioa.

Udalak 87.000 euroko inbertsioa egin du (BEZa barne) Mercedes markako eVito modeloko ibilgailu berri hau eskuratzeko, horietatik 22.000 euro barne-ekipamendurako erabili dira.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa