2023-02-01
Larunbatean makilen soinuak itzuliko dira
Pandemiaren ostean, ohiturak berreskuratzen jarraitzen dugu, eta larunbatean makilen eta Santa Agedako kantuen doinuak entzungo dira berriz Leioako kaleetan. Santa Agedako XXXII. kantu lehiaketa ospatuko da, eta abesbatzak egun osoan zehar egongo dira gure kaleetan zehar eguna girotzen. Irabazleen sari-banaketa, aldiz, otsailaren 11n izango da, Kultur Leioako erakusketa aretoan, goizeko 12:00etan.
Epaimahaiaren aurrean egingo diren emanaldiak honakoak izango dira:
18:30ean San Bartolomeko Agate Deuna abesbatza - San Bartolome baseliza-
19:00etan Errekalde Abesbatza - Euskal Etxeen Plaza-
19:15ean KEMEN GRA - Euskal Etxeen Plaza-
19:30ean JATORRAK - Euskal Etxeen Plaza-
19:45ean UDONDO TXIKITEROAK - Euskal Etxeen Plaza-