2023-01-31
Igeriketa ikastaro berriak nagusientzat
Sakonetak bi igeriketa ikastaro berri prestatu ditu 15 urtetik gorakoentzat, hastapen eta hobekuntza ikastaroak. Ikastaroek bi hilabeteko iraupena izango dute, martxoaren 1etik apirilaren 27ra, eta astean hiru saio egingo dira. Izena-ematea otsailaren 13tik 17ra izango da lehentasuna dutenentzat, eta gainerakoentzat otsailaren 20tik 22ra.
Izena aurrez aurre eman daiteke Sakoneta kiroldegian, 08:00etatik 21:00etara, edo posta elektronikoz, uki.atezaintza@leioa.eus helbidean. Behin-behineko zerrenda otsailaren 23an argitaratuko da eta plazen zozketa otsailaren 24an egingo da.
Saioak astelehen, asteazken eta ostiraletan izango dira, 16:00etatik 16:45era. Leioako kirol-instalazioetako abonatuen prezioa 29,70 eurokoa izango da, eta abonatu gabekoena, berriz, 56,98 eurokoa.
Partekatu:
Itzuli