2023-01-19
Uribeko Eskualdea, Turismo Helmuga Adimendun gisa aitortua
Uribeko Eskualdeak Turismo Helmuga Adimendunaren akreditazioa lortu du estatu mailan. Ekimen horretan, Leioak udalerri gisa parte hartzen du, Jata Ondo ekimen horiek bultzatzen dituen landa-garapenerako agentziaren bitartez eta Mendibile Jauregia elkartearen bitartez. Saria atzo banatu zen, Madrilen, FITUR azokaren barruan. Gaur Txakomik aurkeztuko da eskualdeko turismo sustapenaren baitan, eta larunbatean bi txakolin dastaketa egingo dira, jendeari irekitako saioan.