Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Azaroaren 25a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2023-01-12 Elexalde etorbidea egokitzeko lanak astelehenean hasiko dira
Elexalde etorbidea / Elexalde etorbidea

Astelehenean hasiko dira Elexalde etorbidea egokitzeko lanak, zehazki, Leioandiko biribilgunetik Altamira biribilguneraino doan tartearekin. Helburu nagusia trafikoa hobetzea eta arautzea, aparkaleku berriak jartzea eta inguruko zuhaitzak eta berdeguneak handitzea da. Guztira, 800.000 euro baino gehiago inbertituko dira sei hilabete luzatuko diren obretan.

Obra horien bidez, probetxu handiagoa atera nahi zaio bideari, oinezkoentzako gozamenerako gune gehiago, zuhaizti gehiago eta trafikoa antolatuz. Berrurbanizazioarekin, kalea berrantolatu egiten da, eta behin betiko kentzen da errei bat noranzko bakoitzean, eta arrain-hezurreko aparkalekuak jartzen dira, plaza-kopurua handituz. Gainera, autobus-geltokien, zabor-kargen eta mugikortasun urriko pertsonentzako aparkalekuen irisgarritasuna birkokatzeko eta hobetzeko, altzari berriak jartzeko (bankuak, paperontziak eta markesinak) eta erdiko zerrenda berdean zuhaitzak landatzeko aprobetxatuko da.

Aurreikuspenen arabera, lanek sei hilabete iraungo dute gutxi gorabehera, eta kostua 821.721,58 €-koa izango da, BEZa barne.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa