Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Apirilaren 19a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2022-12-28 Pertsona bat atxilotu dute Iturribideko taberna batean lapurtzen zegoenean
Udaltzaingoa / Udaltzaingoa

Ertzaintzak, Leioako Udaltzaingoarekin lankidetzan, 39 urteko gizon bat atxilotu du, indarra erabiliz lapurtzea egotzita, Iturribideko taberna batean leiho bat bortxatuz sartu ondoren.

Gaur, asteazkena, goizaldeko 02: 00ak pasata, Ertzaintzari eta Leioako Udaltzaingoari jakinarazi diete pertsona bat zegoela Iturribide auzoko taberna baten barruan.

Bi polizia-kidegoak bertaratu ziren, eta establezimenduak leiho bat hautsita zuela egiaztatu ahal izan zuten. Tabernara sartzean, kutxa erregistratzailea bortxatuta zegoela eta ustezko egilea zerbitzuetan ezkutatu zela egiaztatu zuten. Inplikatuak tabernako diru-bilketatik ateratako txanpon ugari zeramatzan bere gauzen artean.

Ondorioz, atxilotua izan zen gauzetan indarra erabiliz lapurreta egitea egotzita. Atxilotua ertzain-etxera eraman zuten, beharrezko eginbideei ekiteko, eta, amaitutakoan, epailearen esku utziko dute.

Ertzaintza beste pertsona batzuek lapurretan parte hartu ote zuten ikertzen ari da, eta ez du baztertzen atxiloketa gehiago egitea.


Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa